Orain arteko lan guztiek zuen nota zein eragin izan lezakeen ikus dezazuen egin dut hau.
Lan gehienok ez dute izan baloratzeko irizpide handiegirik:
- Hartu dudan ala ez
- Agindutako sasoian hartu dudan ala ez
- Agindutako formatuan bidali didazun ala ez
- Agindutako sasoian eta formatuan hartu baditut=10
- Formatu okerrean=7
- Berandu = Notaren %60
- Ez badut hartu ez dago notarik.
- Hemen notak ateratzeko erabiliko dudan kalkulu orria (abizenak kenduta).
- Hemen 03.02 lana kalifikatzeko erabili ditudan zuok bidalitako artxiboak. Zuona gaizki kalifikatuta dagoela uste baduzue, aurkitu hor.
Hemendik aurrera, hezkuntza jardueretan zentratu nahi dut, administrazio lanetan behar-beharrezkoa dena baino ez dut egin nahi.
Barkatu, ez dut ulertzen 03.02 (2) lana zer zen. ¿Balorazioa edo lana? Entregablea taldean bidali behar genuela uste genuen eta horregatik 03.02 (2) lana behin bakarrik bidali genizun.
ErantzunEzabatuAdos, .pdf-n bidali behar genuen. Aurreko mezuari ez diozu erantzun behar.
ErantzunEzabatuHorixe.
EzabatuOraintxe ikusi dut zu ere ostera horretan sartu zarela. Erdarazko "mal de muchos me consuela" esan dut inoiz.
Barkatu baina nik 03.02 lana orduan bidali nizun eta ez zait artxiboaren paper-zorroan lana agertzen ezta notarik kalifikazioetan.
ErantzunEzabatuKaixo, Asier.
ErantzunEzabatuBaliteke mezuaren gaiak aldaketaren bat izatea edo eranskina ezin aurkitzeko moduan egotea. Begiratu zuk bidalitako mezuetan ea 03.02 4? Asier.... izena duen ala zer. Eta eranskinenean ere bai.
Nik lana sailean egiten dut aplikazio informatikoen bitartez eta nahiko tontoak diren arren, ez dira erratzen.
Egileak iruzkina kendu du.
EzabatuEgileak iruzkina kendu du.
EzabatuBai taldea jartzea faltatzen zidan. 03.02 eta izen-abizenak bakarrik jarrita zeuden emailearen izenburuan. Berriro bidali dizut taldearen (47) izenarekin jarrita.
EzabatuErantzuteko orduan, erabakitasun handia darabilzu, Asier; lanak bidaltzerakoan horren pazientzia eta arreta erdiak erabili eta ondo iritsiko zaizkit.
Ezabatu