2013-09-26

Bestelako hezkuntzari buruzko film-dokumentala

Horixe ikusiko dugu.
La Educación Prohibida du izena eta, zalantzarik gabe, hainbat puntu interesgarri ditu, bai gaiaren ikuspegitik begiratzen badiogu (hainbat hezkuntza modu alternatibo erakusten ditu) bai produkzioarenetik (gazte ekintzaileek jendearen laguntzaz garatutakoa da).
 Hemen duzue horren aurkezpenerako erabiltzen den materiala (8 miloa ikustaldi YouTube-n eta 800 erakustaldi aretoetan)


Gurean zuen irakasleak egindako zatiketa bat erabiliko dugu, klasean osorik ezin baitugu ikusi. Bertsio honek utziko dizue etxean amaitzen, nahi baduzue. [Hemen lehenengotik 11 zatitan ikusteko, elkarren segidan]

Baina

Esan ditudan horiek guztiak esan eta gero, bat ere kontrarik ez duela pentsatu lezake bakarren batek. Baditu bai, nik horren aurka idatzitako guztien artean interesgarrienetariko bat ekarri nahi dut hona: hezkuntza politikaren gaineko blog batean, Nexosen, argitaratutako hau (LEP estreinatu eta gutxira idatzitakoa)
Ezbairik gabe, pelikula gustatu bazaizu, irakurri beharrekoa, gehiago ikasteko eta sakonago pentsatzeko.

2 iruzkin:

  1. Oso interesgarria Nexos-eko artikulua, milesker gehigarri honengatik, errealitate baten bi aldeak ezagutzea oso aberasgarria da.

    ErantzunEzabatu
  2. Pozten nau aberasgarri topatu izanak.
    Nik uste dut bata bestea gabe herren gelditzen dela eta elkarrekin aberats.

    ErantzunEzabatu