2017-09-14

Gaurko bideoak-eta

Gaur HHko eta LHko geletan bideo batzuk ikusi ditugu. Hemen uzten dizkizuet horretarako sarrerak eta ariketetarako ideia batzuk.


2017-09-10

2017ko klaseen aurkezpena

Lehenengo klaseko aurkezpena duzue segidan


Bestalde, ikasgaia orain dela urte batzuk eman nuenean zelan egin nuen ikusteko leihotxotzat har dezakezue berau.
Denbora pasatu da eta baliabideak, aukerak, jakintzak eta abar garatu dira; beraz urrun samar egongo da aurtongo formulazioa zenbait kontutan.

2014-12-01

Tutoretza jardueraren ebaluazioa

Orain, amaitzeko, beste irakasle bati aurkeztu bharko diozuena; Ikasgaiko azken lana, alegia.
Egin duzuen Role Playing horien ebaluazioa eraiki behar duzue orain. Horretarako egindako lanaren berrikuspena egin beharko duzue.
Hartutako erabakien egokitasunaz eta egindako lanaren doitasunaz; eskola oraindik ez zaretela eta zuen lehenengoko jarduna kontuan izanda, hobe zenukete lorpenak eta egindako hutsak nabarmentzea, hutsok ez errepikatzeko bidea zein litzatekeen esanda.
Txostenok talde osoak irakasle bati ahoz aurkeztu beharko dio.
Txostena egiteko txantiloia hemen (GoogleDocs formatuan)

2014-11-24

Why Wikipedia in English eta beste

Oinarri akademikoa landu behar dugula-eta, gaurko klasean hainbat adibide ikusi ditugu eta lan batzuk hobetzeko bidea ere bai.
Besteak beste Wikipedia ez erabiltzeko gomendio antzutik haratago joan nahi izan dut, erabiltzeko gomendio pare bat emanaz.
Lanak hasi behar ditugu, egoerak eramaten gaituen tokitik; eta toki hori Wikipedia ere izan daiteke, baina horrek ez du baimentzen Wikipedia lanaren oinarria izatea. Erabili behar badugu, ingelesezko bertsioa irakurtzen amaitzea komeiniko zaigu gehienetan, erreferentzia iturri ona izan baitateke (eta ez euskarazkoa, ez gaztelaniazkoa ezta frantsezezkoa ere.

2014-11-17

Teknologia anitzak eta tutoretzaren gaineko lana

Ikasleok ondo dakizuenez, teknologia berriak zalea naiz; ona, zuetariko askok erabiltzen ez duzuen bat erabiltzeko gomendioa:

2014-11-09

Tutoretzaz ikasteko txostentxoa

Hurrengo gaian hasi behar dugu; tutoretzaren inguruan jardungo dugu zenbait astetan.
Horretan hasteko, dokumentu batzuk erabiliko ditugu iparrorratz legez eta zuetariko bakoitzak horiek eta beste lantzeko txosten hau bete beharko du. Etziko eskura ekarri beharrekoa.


Testuak eta baliabideak

2014-11-06

Mintegirako

Mintegiko taldeak egiteko jarraibideak errazak:
Behin taldean zein zenbaki duzun zehaztuta (1tik 6ra), begiratu zein mintegitan egokitu zaizun:

Gogoan izan honako datuak izan behar dituzula gordeta:

  • Zein den zure mintegikideen taldearen izena
  • Zer galdetu duzuen idatzita izan behar duzue.
Amaitutakoan ordenagailu teklatudun batean bete ebaluazio inprimakia, gaurko egunean zehar, 31.ekoek hemen eta 32.ekoek hemen.

Emailera bidali behar dizkidazuenak:
  • Ebaluatzeko errubrika
  • Gaiaren gaineko txostena
Paperean eman beharrekoak:
  • Emailean bidaltzekoak eta hormairudia

Kodeak:
   Biak batera bidaliz gero, korreoan hau eta artxibo bakoitza bere kodearekin
09.03 TaldearenIzena Gaia
   Artxiboetan:
08.01 TaldearenIzena Gaia Txostena
09.02 TaldearenIzena Gaia Errubrika


   Banatuta bidaliz gero, bidalketa eta artxibo bakoitza bere kodearekin

2014-10-27

Txostenerako txantiloia -Etengabeko hezkuntzaz-

Hemen har ditzakezue txostena aurkezteko txantiloiak. Betiko legez, .ott formatu libre eta irekian edo Bill Gatesek jabetza duen .dot formatu itxi eta sozialki garestian.
Gogoratu ideiak nondik hartzen dituzuen aipatu behar duzuela eta aipamenok APA arauen araberakoak izan behar direla.

2014-10-13

Egin duguna ebaluatu beharra

Irakasleak ebaluatu eta kalifikatu egiten duena badakizue (eta sufritu ere bai). Oraingoan zuek ebaluatzaile, baina ebaluazio tresna aurrez emandako errubrika bat duzue, hauxe:

Hemen zehatz ikusteko.

Ebaluatu behar duzuena oraingo gaitasun hauek dira:

  • Edozein ekintza sozialek aldatzen gaituela adieraztea, gizartearen partaide kontzientea izateko.
  • Giza jardunaren ondorioz ohiturak barneratu eta ikaskuntzak gauzatzen direla jakinaraztea, ikaskuntza prozesuaren aktibotasunaz jabetzeko.
  • Bizipen baten inguruko elementuak zehaztea, bizipenek eurek dituzten aldagaien gaineko hausnarketa egiteko.
  • Aktiboki parte hartzea gauzatu beharreko proiektuetan, norberaren interes eta ardurak uztartzeko.

-----
Amaitutakoan bigarren round bat (*)

2014-10-09

Zer ikasi dudan / zer ikasi dugun

Egunotan zuon intereseko gai baten inguruan ikertzeko esan dizuet, zer egin behar zenuten ez, baina.
Orain, lehenengo egitekoa, egiteko bikoitza:

  1. Taldekideei kontatu
  2. Mezu bat idatzi behar duzu blogean horixe kontatuaz.
  • Mezu horren egitura:
    • Zer ikasi dudan kontatuko dut / zer ikasi dugun... (aurretik jakin ez dudana, jakina)
    • Zer egitera eramango nauen horrek (aurretik egiten izan ez dudana, jakina)
    • Zeren bitartez ikasi dudan (egitura libreko tartea)
      • Baliabideak,
      • Zer eginaz ikasi dudan
      • Zerk bultzatu nauen horretan ikertzera
      • Zer eragin dien taldekideei 
      • ...
  • Mezuaren izenburua zuk erabaki, ez dadila izan zer ikasi dugun edo ikasi duguna
Astelehenean goizeko 9etan argitaratuta behar du.