Besteak beste Wikipedia ez erabiltzeko gomendio antzutik haratago joan nahi izan dut, erabiltzeko gomendio pare bat emanaz.
Lanak hasi behar ditugu, egoerak eramaten gaituen tokitik; eta toki hori Wikipedia ere izan daiteke, baina horrek ez du baimentzen Wikipedia lanaren oinarria izatea. Erabili behar badugu, ingelesezko bertsioa irakurtzen amaitzea komeiniko zaigu gehienetan, erreferentzia iturri ona izan baitateke (eta ez euskarazkoa, ez gaztelaniazkoa ezta frantsezezkoa ere.
Gaurko adibidea:
Henri de Toulouse-Lautrec, margolari frantziarra (eta gaurko doodleko pertsonaia)
Gaurko doodlea
Euskarazko erreferentziak (1)
Gaztelaniazkoak (1),
bibliografia atalean gehiago jakin nahi duenarentzako gomendio bat
Frantsesezkoak (3),
bibliografia atala ere badago, gehiago jakin nahi duenarentzat, zazpi gomendio.
Kontuan izan Toulouse-Lautrec frantziarra zela.
Ingelesezko erreferentziak (22),
hiru gomendio gehiago ere bai.
Beste kontu bat litzateke, iturrien kalitateari ere begiratzea... begiratu, ingelesezkoa berriro txapeldun.
Beste pare bat adibide on gaur izan litezke Bizkaiko Golkoa edota Tomas Zumalakarregi. Ingelesez euskaraz baino iturri gehiago eta erabilgarriago.
--
Jakina, ez beti.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina