2013-09-20

Legeditik maisu-maestren lanera.

Gure lanbidea zehaztu eta mugatzen duten hainbat lege daude, oraingo honetan lehenengo hurbilpen bat egin behar dugu, horretarako, hainbat legeren analisian ibiliko gara. Lasai, gainetik analizatuko ditugu-eta.

Datorkiguna

Orain hezkuntza arautzeko erabiltzen den Espainiako lege markoak LOE du abiapuntua, baina Wert ministroaren ezkutik hezkuntza lege berria dator eta, aldaketarik egin ezean. Horixe izango da zuek maisu-maistrak zaretenean, zuen eskoletan garatu beharko duzuena. Begiratu dezagun, ba, zer diren.


Horiek biak alderatzen dituzten hainbeste lanen artean, Andaluziako CC.OO. sindikatak prestatutako bat dakarkizuet hona. Horrez gainera, Francesco Tonucci pedagogo italiarrak horri buruz ematen duen ikuspegia ezagutzea ere gomendatzen dizuet, horretarako bideo hau ikustera joan zintezkete.

Daukaguna

Euskal Herrian hezkuntzari lotuta dagoen legeria hemen ikus dezakegu, hor Nafarroa eta Iparraldeko legediak ere topa ditzakezue. Gure eskola EAEko hiriburuan dagoenez, gehienbat, bertako legediari begiratuko diogu.

Euskal Eskola Publikoko legea. [*]
Haur hezkuntzarako, lehen eta bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako dekretu currikularrak Euskal Autonomia Erkidegoan.

Daukaguna, berez, aurreko Lege baten (175/2007) moldaketa da (97/2010). Moldaketa horri begirtzeak hezkuntzaren dimentsio politikoa ulertzen lagun diezaguke...

Hezkuntzaren dimentsio politikoa


Ariketa hau egiteko legeak eurak erabili behar dituzu eta ez horren "refritoa", irakasleen hizkera kolokialean.
Legeok:
  • 175/2007 Dekretua, EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen duena
  • 97/2010 Dekretua, EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko den 175/2007 Dekretua aldatzen duena

Ariketak

Talde bakoitzak dagokion atalaren gaineko aurkezpen labur bat egin behar du; horretarako horri handi batean edo kartulina batean nabarmentzeko 10 puntu aukeratu behar ditu. Puntuok legearen edo bibliografiaren azterketan oinarrituta egon behar dira. 
Irakasleari kartulina/orria eta baieztapenen inguruko txostena aurkeztu behar zaizkio. Ikaskideei aurkezpena talde txikietan egingo zaie, talde bakoitzeko bat edo bi (beraz 3~5 laguneko taldeak).

LOE-LOMCE, aldea ikasleengan eta irakasleengan.
Irakaslearen bete beharrak Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma (3. artikulua, 22. eta 23. artikuluak eta V. kapitulua). Eta Euskal Eskola Publikoko legeko Bigarren, Laugarren eta Bosgarren sailak
Lege aldaketak/egokitzapenak

Gehiago jakiteko:

Hezkuntza Sailaren web orriko Hezkuntza Berriztatzea bitartea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina