2013-09-24

Zuen blogetan lehenengo paseada egin eta gero

Ohar bat egitea ondo egon daitekeela begitandu zait.

Seriotan hiru modu nagusi egon daitezke blogean idazteko:
  1. Intereseko gai baten aurkezpen sakona egin dezakezu
    • Hezkuntza ikuspegi argigarri honek ikaslearen garapena horrela eta hala ikusten du, Sandia Zubipekoak eta Urlia de Artaburuk zehazten duten moduan...
  2. Desordutako eztabaida intelektualen tankera, balorazioetan sakontzea
    • Ez dago eskubiderik gauzak horrela edo hala egoteko...
  3. Zure norabidea zehaztu nahirik idatz dezakezu
    • (Sandia Zubipekoaren ideietan oinarrituta eta gauzak horrela uztea ez denez bidezkoa,) nik ikasleei hauxe eta beste  garatzen irakatsi nahi diet; eta horretarako hura eta bestea ikasi behar ditut honela eta hala...
Jakinamodu gehiago ere egon litezke. Serioak ez dakit.

Hiru moduak baliagarriak dira eta elkar behar dute, neurri batean. Nik hirugarren modu horretara eraman nahi zaituztet. Hau da, gaiei buruz jakinda (1) eta jarrera morala hartuta (2) zuetariko bakoitzak irakasle ona izateko ibilbidea aurre ikus dezan (3).

Bai, badakit. Batek baino gehiagok esango du ez dela ulertzen zer esan nahi dudan. Ikasgaian zehar ulertuko du horrek. Eta ez dadila izan galdetzearen beldur.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina