2013-09-30

Hezkuntza-garrantzi gutxiko lan handia

Horixe egin dut, didakotikoa izan nahirik:
Orain arteko lan guztiek zuen nota zein eragin izan lezakeen ikus dezazuen egin dut hau.

Lan gehienok ez dute izan baloratzeko irizpide handiegirik:
  • Hartu dudan ala ez
  • Agindutako sasoian hartu dudan ala ez
  • Agindutako formatuan bidali didazun ala ez
Eraginak:
  • Agindutako sasoian eta formatuan hartu baditut=10
  • Formatu okerrean=7
  • Berandu = Notaren %60
  • Ez badut hartu ez dago notarik.
Aurreko batean idatzi nuen post bat Mesedez, eta zuon mesederako, idatzi ondo gaia eta artxiboen izena izenburuarekin eta klasean erakutsi nizuen. Oraingoan nire apunteak erakutsiko dizkizuet.
  • Hemen notak ateratzeko erabiliko dudan kalkulu orria (abizenak kenduta).
  • Hemen 03.02 lana kalifikatzeko erabili ditudan zuok bidalitako artxiboak. Zuona gaizki kalifikatuta dagoela uste baduzue, aurkitu hor.
Jakin ezazue hau guzti hau egitea nahiko lan handia dela, baina ez duela ia eraginik hezkuntza ikuspegi batetik. Badakidanez zuei notak ardura dizuena, lan hori hartu dut, hezkuntza-jardueretan zentratzearen kaltetan.
Hemendik aurrera, hezkuntza jardueretan zentratu nahi dut, administrazio lanetan behar-beharrezkoa dena baino ez dut egin nahi.

9 iruzkin:

  1. Barkatu, ez dut ulertzen 03.02 (2) lana zer zen. ¿Balorazioa edo lana? Entregablea taldean bidali behar genuela uste genuen eta horregatik 03.02 (2) lana behin bakarrik bidali genizun.

    ErantzunEzabatu
  2. Ados, .pdf-n bidali behar genuen. Aurreko mezuari ez diozu erantzun behar.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Horixe.
      Oraintxe ikusi dut zu ere ostera horretan sartu zarela. Erdarazko "mal de muchos me consuela" esan dut inoiz.

      Ezabatu
  3. Barkatu baina nik 03.02 lana orduan bidali nizun eta ez zait artxiboaren paper-zorroan lana agertzen ezta notarik kalifikazioetan.

    ErantzunEzabatu
  4. Kaixo, Asier.
    Baliteke mezuaren gaiak aldaketaren bat izatea edo eranskina ezin aurkitzeko moduan egotea. Begiratu zuk bidalitako mezuetan ea 03.02 4? Asier.... izena duen ala zer. Eta eranskinenean ere bai.
    Nik lana sailean egiten dut aplikazio informatikoen bitartez eta nahiko tontoak diren arren, ez dira erratzen.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Egileak iruzkina kendu du.

      Ezabatu
    2. Egileak iruzkina kendu du.

      Ezabatu
    3. Bai taldea jartzea faltatzen zidan. 03.02 eta izen-abizenak bakarrik jarrita zeuden emailearen izenburuan. Berriro bidali dizut taldearen (47) izenarekin jarrita.

      Ezabatu
    4. Erantzuteko orduan, erabakitasun handia darabilzu, Asier; lanak bidaltzerakoan horren pazientzia eta arreta erdiak erabili eta ondo iritsiko zaizkit.

      Ezabatu