Zati nagusi bi ditu: Mintegia eta Bloga (Interneten egindakoak)
Mintegiko atalean egingo duzuen ebaluazioa sumatiboa eta kalifikatzailea izango da. Honek zera esan nahi du: prozesu guztia amaitu eta gero egingo duzuela, atzera begirakoa izango dela eta kalifikazio bat ipini beharko duzuela.
Internetari dagokion atalean (Bloga izenez aipatua), ebaluazioa egin ahala, zenbait gauza hobetzeko aukera duzue oraindik. e-portfolioaren ikuspegitik pentsatua da berori.
Azken atal hori egiteko orduan galdera bat edo beste sortu da:
- Zenbateko luzeera? Gehienez? Gutxienez?
- Zer ikasi dut?
- Non ikusten da hori ikasi dudala?
- Horixe idatzi eta erakusgarria estekatu.
14. diapositiban 3. diapositibako oharrak.
19. diapositiban 8. diapositibako oharrak.
Hori aurkezteko data hilaren 12a da.
Ahaleginez, hilaren hamabia.
Horren azalpena:
Hilaren 20an egingo duzue ateratako emaitzaren banakako errebalida, horretan zenbaitek jakin nahi izango duzue zein den defendatu beharreko emaitza hori. Hilaren 12an aurkeztuta denbora daukagu berba egiteko aurretik, zalantzak argitzeko edota desadostasunak bideratzeko.
Zuotako batzuei lanak gainez egingo balizue eta ezin iritsita bazenbiltzate, ez honegatik zoratu; beranduago aurkeztea dago, %20ko deskonturik egin barik. Hori bai, onartu beharko zenukete, akaso, hilaren 20rako dena behar den besteko argitasunez ezin jakitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina