2012-11-07

46. taldea - Mintegia

Azpitaldeak segidan datorren koadroan ikus ditzakezu, gero, ebaluazioari buruzkoak.

Taldeak


Taldekide guztiak etorri bazarete, ez egin kasurik zenbakiei; bestela, zenbatu etorri zatenok eta dagokizuen zenbakiari egin kasu zein taldetara joan.

Ebaluazioaz

Hurrengo orduetan zabalik geldituko da erantzuteko galdetegia (esteka beherengo).
Galdetegiak baditu derrigor betetzeko hutsuneak eta aukerakoak, egitura honako hau da.

  • Taldea. Zein taldetakoa zaren
  •  Zelan duzu izena? Zein den zure izena
  • Mintegiko taldea Mintegiko zein taldetan jardun duzun
Horiek erantzundakoan, litezkeen gai guztiak agertzen dira, banan-banan. Zein taldekoa arduratu den horren gaineko aurkezpen/irakaspenaz eta zuk zer ikasi duzun. Aipatzen den gaiaz inor ez bada arduratu, utzi hutsik. Honela agertzen da:

  • Xxxx gaiaz jardun duen taldea Zein talde arduratu den xxxx gaia erakusteaz.
  • Xxxx gaiaz ikasitakoa.  Ez dagokionean hutsik uztekoa.
Azken zatia ariketaren ebaluazioari dagokiona da, hor hiru hutsune daude, bi derrigor erantzun beharrekoak eta bat aukerakoa.

  • Zurekin aritu direnek ondo egindako zer nabarmenduko zenuke? Hor agertu behar da zer baloratzen duzun positiboki, balorazio negatiborik ez da ipini behar.
  • Hurrengo batean, zer hobetu behar zenuke? Hor  zure irakasle lanean hobetu beharreko zerbait azaldu behar duzu.
  • Oharrak. Aukera librekoa, egoki irizten zaizuna esateko.


Osorik betetakoan behean dagoen enviar botoian klik egin eta zure erantzunak agertuko dira niri bidaltzeaz batera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina