2012-11-02

Azalpen eta zehaztapen batzuk, “irakaslearen begietatik” lanari buruzkoak


Klaseak amaitutakoan zenbait ikasle hurbildu zitzaizkidan lanaren gaineko argibide gehiagoren bila, emailez ere beste zenbaitek idatzi dit antzerako zalantzekin. Galderon erantzunekin post bat prestatu dizuet hemen.
Horrela egituratu dut: Lehenik, post honetako zehaztapenen gaineko ohar eta ñabardura batzuk. Bigarrenik, idatzi behar duzuen ekintza komunikatiboaren deskribapena. Eta, hirugarrenik, aurkezteko bidea eta moduari buruzkoak.

Ohar orokor bi

Nik egindako zehaztapenak Gaitasun Komunikatiboa ikasgaiko irakasleak egindako bat edo batekin bat ez badator, horrenak du lehentasuna, ez nireak.
Idatzia azalpen testua izango da eta berori idazteko irakaslearen ikuspuntuan oinarritu behar duzue.

Ekintza komunikatiboaz

Testua idazteko orduan, ona izango bada, argi izan behar dugu idazlea nor den, irakurlea, non erabiltzekoidatzi behar dugun, zertarako ari garen idazten eta zein testu mota izango den, horixe hemen eskematikoki.
  • IdazleaMaisua edo maistra izateko ikasten ari den ikaslea.
  • Xede-irakurlea: Irakasle-titulua eskuratu berria, laster irakasle hasiko dena.
  • Non erabiltzeko: Zuen testuekin liburutxo bat egingo dugu (PDFn) eta sarean eskuragarri geldituko da, testuok zertarako diren azalduaz.
  • Zertarako: Irakasle berria bere lan-bizitza berri horretan orientatzeko.
  • Testu mota: Azalpen testua.
Hori bideratzeko galdera bi bururatzen zaizkit:
  1. Zer da irakaslea izatea?
  2. Zer da hezkuntzan lanean aritzea?
Bata zein bestea aukeratu dezakezu; errazen ikusten duzuna. Baina, nik baino ideia askoz hobeak izan ditzakezunez, zerrenda hori zure ideiei zabalik dago.

Aurkezteko bidea

Datorren azaroaren 9an aurkeztu behar duzue elektronikoki eta paperean kopia bi, irakasleentzako bana.
Paperean aurkezteko, irakaslearen bulegoan, B-12, eguerdiko 14:30etatik arratsaldeko 16:30 arte. Bestela, klase orduan lehenengo bost minutuetan, dagokion ikasgelan.
Elektronikoki aurkeztutakoa Gaitasun Komunikatiboko irakasleak ere hartuko du, baldin eta gaia ondo ipinita badago.
Elektronikoki honela aurkeztu behar da
  • Taldearen zenbakia
  • Izena
  • Abizena
  • Irakaslearen begietatik
Horrela, emailaren gaia eta artxiboaren izena horrela geldituko dira
48-01 Irakaslearen begietatik Monica Galindo.pdf
Bidali aurretik, baiezta ezazu ea mezuaren gaia ondo idatzita dagoen, artxiboak izena ondo daukan eta PDFa bidaltzen ari zarela.

Orain arte irakurritakoagatik, badakit gehienok lan gogoangarriak egiteko lehengaia baduzuena. Egin ezazue gustoz.
 ________

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina