2012-12-01

Modulu lana eta ikasgaia. Gutxienekoak

Egunotan hiru bat taldetatik antzerako galderak etorri zaizkit, batzuk sakontasun handiagoz eta beste batzuk azalekoagoak. Galdera horien erantzunak gehiagori baliagarri egingo zaizkiolakoan, hemen dituzue.

Zer ipini behar dugu ikasgaitik moduluan?

Ikasgai batzuetan minimoak planteatu dira, guretik minimoak hurrengo hau da:

  • Moduluko lana egiten duzuenok mintegian landu zenuten gaitik* zerbait.
Zuen ikasgaiko taldeetan lau testu izan dituzue irakurtzeko eta lantzeko

  • Lau testu horietatik hartutako ideiak eta kontzeptuak agertu behar dira lanean. Eta bibliografian aipatuta, jakina.
Minimo horietatik haratago eta gehiegi desbideratu gabe, sar litezke mintegian besteek landutako gaietako hainbat argudio eta besteek landutako beste 3. edo 4. testuetakoak. Batean zein bestean oso ekarpen pisutsu eta interesgarriak topako dituzue elkarrekin hitz eginik, minimoetatik haratagokoa litzateke hau.

Landu ditugun testuen artean, batzuek defendatu nahi dugunaren kontra hitz egiten dute; horiek ez ditugu sartu behar, ezta?


Bai, horiek ere sartu behar dituzue.
Ahalegindu naiz, defendatu behar duzuena defendatu behar duzuela, kontrako argudioak aurkezten dituen testu itxuroso bat ere izan dezazuen; horrek zera esan nahi du: testu horiekin eztabaidatu beharko duzuela eta balio handiagoko argudioak eskeini behar dituzuela.
Zuen argumentazioa hobeto oinarritzeko balio behar dute zuen aldeko argumentaziokoek (hau da zuek pentsatzen duzuen antzera pentsatzen dutenek) eta zuen ideien kontra berba egiten dutenek ere, horien aurrean argudio sendoak eraiki behar dituzuelako.

Guk lanaren egitura honela eta horrela antolatzea pentsatu dugu, zurea non sartuko dugu?

Antolatzeko modu bat baino gehiago ikusi dut; beraz, argi eta garbi, ondo dagokion tokian sartu beharko duzue.
Argudiook ez dituzue zertan denak elkarrekin txertatu, ikasgairako propio sortutako atal batean. Horrela egin baliteke ere, ez dut ikusten nola erantzungo liokeen holako pot-purri batek modulu laneko eskaerari. Nik gomendatzen dut erosoen aipatu daitekeen tokian txertatzen joateko eta azken aukeratzat hartzea zati hau ikasgai honetarako, hau bestearentzat eta hau beste harentzat moldeko antolaketa.

Beste ezertarako datorren astean astelehenean eta asteartean tutoretzak dituzue; barikuan ere bertan egoten saiatuko naiz (ordurik ezin esan dezaket oraindik). Beste egunetan (ia) Internet barik egongo naz.
___________________________________
* Badakit PLE gaia landu zuen taldetariko batek oso zail ikusten izan duela; talde horrek egin lezake modulu laneko ikuspegitik PLE baten sorrera eta bertatik hasi edota libre du ikaskideen gaietatik hartzea.  Holako egoeraren batean dagoen beste talderen bat balego, idaztea dauka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina