Azterketara begira:
- Ebaluazio txosten asko eta askotan ez dituzue aipatzen ikasitakoak; horixe eskatu nuenez, bertan egingo zenutela uste nuen. Ebaluazio ariketa hori egin ezazue (egiteko diot, ez niri aurkezteko).
Diigo eta denboraren erabilera
Zuetariko askok eta askok ia ez duzue erabili Diigo, baina lan franko egina duzue bestela eta ebaluazio txostenean hala adierazi duzue. Emaitzak ipintzeko orduan kontuan izango dut zuen irizpidea; hau da, Diigori garrantzirik eman ez dionaren emaitzean ez du eragin handirik izango. Diigon lanketa serioa eta eragingarria egin duenaren kasuan ere kontuan izango dut kalifikazioa ipintzeko orduan.Batzuk orain sartu eta sartu zabiltzate eta irizpide edo erabilera argirik ez duzue erakusten, emaitzean izan dezakeen beldurrez-edo.
- Lasai
- Ez galdu denborarik; orain ez diozue etekinik aterako, egin beharreko lan guztiak amaituta edo bideratuta izan behar dituzue-eta.
Emaitzen berri
Emaitza guztiak ipini baino lehen, prozesua argitaratzen saiatuko naiz; asteazkeneko tutoretzetara etorri ahal izateko.Bihar, asteartean, daukadana argitaratzen saiatuko naiz. Horrek esan nahi du emaitza nora joango den ikusiko duzuela eta kalifikatzeke zer dagoen ere bai. Emaitza bera ez duzue ikusiko nik prozesu osoa amaitu baino lehen.
Oso garrantzitsua norberaren trankiltasunerako: ondo irakurri eta ulertu nola interpretatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina