2013-12-30

(ia) Azken notak

Horixe. Honen bitartez abisatzen dizuet orain arte nik ipini ahal dudan emaitza ipinita dagoela.

Azalpenak:

  • Errebalidakoa: zuen nota faktore horrekin biderkatu dut (0,8 eta 1,2ren artekoa da)
  • Amaiera/10: Ikasgaian egindakoa 0 eta 10 artean kalifikatu behar balitz, izango zenuketen emaitza
  • Amaiera/8: 0 eta 8ren arteko kalifikazioa (benetan horrela ulertu behar delako)
  • Eskolak: Azken notari gehitzekoa. Momentuz, Aranbizkarrakoak baino ez ditugu hartu; besteak hartu ahala ipiniko ditut.
  • K1: Inork ez dauka ezer eta ezer ez du eukiko urtarrileraren 20ra arte, bizkorren.
  • Azkena= Errebalidakoa/8 + Eskolak + K1
Jakina, zure azken emaitza 4.5 baino baxuagoa bada, oraindik baduzu ez gainditzeko aukera. Eta emaitza hori 8 baino altuagoa bada, baliteke datorren urteko matrikulan deskonturen bat izatea (taldeko bakarrak izan dezake hori)
Zuzenean sartzeko klik

2013-12-11

2013-11-12

Tutoretzaz (I)

Tutoretza gaia gai nahikoa sakona da. Guk gure lanketa pare bat azpiataletan ardaztuko dugun arren, ikuspegi orokorra ere garatu beharra dago, ardatzak zeren ardatz diren ulertze aldera. Horretarako segidan datorren galdetegia erantzunda ekarri behar duzue asteazkeneko klasera (hilaren 13kora), bakoitzak berea paperean inprimatuta.

  • LibreOffice edo OpenOffice erabiltzen baduzu, hau
  • Microsoft Office Word erabiltzen baduzu, hau.

Horretarako baliabiderik onena Google orojakilea duzu; hala ere, gomendio bi ere emango dizkizut (baskongadetako Hezkuntza saileko web orrikoak eta euskaraz eurak).

Gomendioak

  • Hezkuntzako web orrira joan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/
  • Erdaraz agertzen bazaizu, euskaraz ipini edo beheko azalpenen itzulpena egin.
  • Erdiko panelean aukeratu Hezkuntza Berriztatzea.
  • Jarraitu beharreko ibilbidea hau da: Hezkuntza Berriztatzea > Dokumentu eta argitalpenak > Beste eremu batzuk
  • Hor behar aukera guztien artean bi izango dituzu oso onak egtin beharreko lana bideratzen hasteko:
    • Tutoretza lehen hezkuntzan.
    • OHrako tutoretza plana egiteko orientabideak. Lehen hezkuntza
Oharra
Bai, batez ere teknofiloek esan dezakezue ea zertarako idatzi dudan hori eta zergatik ez ipini zuzeneko estekak: Hezkuntza Saileko web orria ezagutzeko eta ikusten hasteko non dagoen zuek, agian, behar izango duzuen material asko eta asko.

2013-11-09

Mintegiko ebaluazioa

Hemen segidan dituzue ebaluazioa betetzeko inprimakiak. Erantzunak bidalitakoan gordeta geldituko dira eta niri iritsiko zaizkit.Behin hasitakoan amaitu behar duzu erantzuten.

2013-10-31

Etengabeko Hezkuntzaren haritik...

...zapaturako aurkeztu beharreko lana (ideia mapan "ostegun" etiketapean agertzen dena).
Helburu nagusia zera da: bat edo batek horren gaineko informazioa euskaraz aurkitu nahi balu, zuena aurkitzean zorte oneko sentitzea

2013-10-29

Etengabeko Hezkuntzaz eta formakuntzaz

Ederto ikasi duzuenez gehienok, irakasleak etenik gabe segitu behar dute formakuntzan, behin graduatu eta gero ere.
Oraingoan datorren ate bietan horretan arituko zarete, horretarako ezagutza eremua zuok aukeratu beharko duzue eta gero landu eta klasekideak horren gainean formatu ere bai.
Horretarako hemen duzue erabiliko dugun denbora lerroa.

2013-10-24

Azalpen testuaz

Bat edo batek idatzi dit gaiaren gainean itaunduaz; berarentzako erantzuna askoren intereseko izan daitekeelakoan, hemen:

4. diapositibak  dio:
Zu irakasle-ikasketetan ari zarenez, lanbidearen inguruko ikuspegi bat eraiki duzu.
Horixe oinarri hartuta, idatzi behar duzu artikulu bat irakaskuntzan aritzea nolakoa den azaltzen duena, batxilergoko ikasleek orientazioko saioetan irakurriko dutena.
 Horrek esan nahi du gaia irakaskuntza-lanbidea dela, ez zehazki irakasle horrek kontatutakoa edota irakasle ona nolakoa behar lukeen. Zer da / nolakoa da irakaskuntzan aritzea? galderari erantzuten ahalegindu behar duzu. Jakina, irakasle miresgarriak kontatutakoak balioko dizu zuri hori irudikatzeko. Gainera, ideiak elkarrekin konpartitzen badituzue taldean (teorian kontzeptu mapa eta blogeko sarrera egiteko egin beharrekoa), elementu gehiago izango duzue irakaskuntza-lana irudikatzeko.
Helburua ikuspegi orokorragoa eraikitzea da, bizipen zehatzetatik urrundu ikuskera zabalagoa lortzeko.

Adibide bat balio dionarentzat: azaldu zer den gaztea izatea gaur egun EHko zure eskualdean esango bagenu,  zure bizi esperientziak irudia eraikitzeko balioko lizuke. Baina nekez kontatu behar zenuke zure bizipenik, ez bada orokortasun baten adibide prototipikoa; eta agian, daturen bat eskualdeko egunkarian ere aurkitu beharko zenuke, edo galderaren bat gehiago egin beste norbaiti... Ba, berdintsu, zure etorkizuneko lanbideaz.

2013-10-23

Irakasle batekin egotetik irakaskuntzaren ulerkuntzara

Grebalari eta puenting zaleon iparrorratz, hona asteon landu beharrekoa eta datorren astean aurkeztu beharrekoa:

  1. Asteon blogean sarrera libre bi egin beharrik ez dago.
  2. Asteon egin behar dira taldeko sarrera bi, irakaslearekin izandako elkarrizketarekin lotutakoak:
    1. Talde gogoeta bat. Eskergarria da horretan, zertan formatu beharra duzuen identifikatzea (datorren astekoarekin lotuta dago)
    2. Taldekide guztion artean ikasitakoen kontzeptu-mapa bat egin behar da
    • Horiek argitaratzeko azken eguna ostirala da
    • Klasean hori bideratzeko egin dugun dinamika uler dezakezu diapositibotan
  3. Datorren hilaren 31n aurkeztu beharreko lanaren berri ere eman dut:
    1. Lana banakakoa da, ez taldeka edo bikotekakoa.
    2. Lanak 350~400 hitz inguruko luzeera izan behar du.
    3. Badakit nire diapoetan "ikasle" irakurriko duzuela eta IƱakik "jainko" esan duena; jainkoaren ikuspegitik idatzi behar duena zeu zara, irakaslegaia (irakasle estudiatzen ari den ikaslea).
    4. Lanaren gaineko beste ohar batzuk
      1. 350 hitz aurkeztu behar baduzue, 500 bat idatzi 8eta garbitu)
      2. Ikaskide batek irakurri behar du eta oniritzia eman, hobetzen lagundu eta gero. Ikaskide hori ere identifikatu behar da lanean. Egilea eta irakurlea identifikatu behar dira.
      3. Ortografia zuzentzailea pasatu gabekorik ez dut irakurriko.
      4. Kopia bi paperean (irakasleko bat)
      5. PDFn eMailera bidalita

Klasean erabili ditudan diapositibak segidan

2013-10-11

Kontzeptu mapak eta teknologia berriak

Horren gainean ibili ginen atzoko eskolan. Jon bati agindu nion moduan, klasean aipatutako gauzak ekarriko ditut, horretarako beste ikasgai bateko blogera lotura hemen.
Ondo igarriko zenutenez, teknologiaren gaineko interesa dut eta, horixe dela-eta, teknologia berri baten inguruko bideo bat ere hemen (ezagutza partekatu eta lantzeko egokia dela frogatzeko dago, baina oso itxura ona du).
Ondo pasatu astebuuruan

2013-10-06

Irakasle lanaren eta hezkuntza publikoaren irudiaz

Aurreko ostegunean irakasle lanaren eta hezkuntza publikoaren irudiaren inguruan jardun genuen, Madrilen aurton egin diren oposizioen aitzakian; horretarako erabili dudan materiala nahi izatera, segidan:

2013-10-02

Pigmalionetik hona

Artikulu bat izango duzue gaurkoan hausnartzeko, Pigmalion efektuaren aitzakiaz Robert Rosenthalek egindako hezkuntza-esperimentu baten inguruan.

2013-10-01

Irakasle batetik irakaskuntzara

Oraingoan lan berri batekin hasiko gara. Irakasle miresgarri bat sakonago ezagutzea izango da zuen lehenengo pausua eta azkena irakaskuntza lanaz pentsatzen duzuna idaztea.
Elkarrizketa bideratzeko orduan, hauek izan behar dituzue kontuan (behean berriro).
Lan osoaren ikuspegi orokorra egin dezazuen hurrengo denbora-grafikoa prestatu dut [*]

2013-09-30

Hezkuntza-garrantzi gutxiko lan handia

Horixe egin dut, didakotikoa izan nahirik:
Orain arteko lan guztiek zuen nota zein eragin izan lezakeen ikus dezazuen egin dut hau.

2013-09-26

Bestelako hezkuntzari buruzko film-dokumentala

Horixe ikusiko dugu.
La Educación Prohibida du izena eta, zalantzarik gabe, hainbat puntu interesgarri ditu, bai gaiaren ikuspegitik begiratzen badiogu (hainbat hezkuntza modu alternatibo erakusten ditu) bai produkzioarenetik (gazte ekintzaileek jendearen laguntzaz garatutakoa da).
 Hemen duzue horren aurkezpenerako erabiltzen den materiala (8 miloa ikustaldi YouTube-n eta 800 erakustaldi aretoetan)

2013-09-25

Lehenengo mintegi(txo)tik egin beharrekoak

Bidali behar dizkidazue lan bi, bata taldekakoa, eta beste bat banakakoa.

Taldekakoa:

Aurkezpena egiteko erabili duzuen materiala, pdf-n.
03.02 48 TaldearenIzena
Jakina, 48 idatzi ordez, zuen taldearen zenbakia.

Banakakoa

Hurrengo galderen erantzunak, pdf-n.

  1. Zer ulertu diet?
  2. Zer egin nezakeen hobeto egiteko? (edo zer ez nukeen egin beharko berriro...)
  3. Zer egin dute ondo besteek, niri balio liezadakeena?
  4. Beste dena delakoa
03.02 48 Zure Izen Abizenak
Jakina, 48 idatzi ordez, zure taldearen zenbakia.

Zuok ez dakit, ni pozik ikusi eta entzun dudanarekin.

2013-09-20

Legeditik maisu-maestren lanera.

Gure lanbidea zehaztu eta mugatzen duten hainbat lege daude, oraingo honetan lehenengo hurbilpen bat egin behar dugu, horretarako, hainbat legeren analisian ibiliko gara. Lasai, gainetik analizatuko ditugu-eta.

2013-09-18

Blogak sortzeari buruz

Hemen duzu barikuko aurkezpena; hortxe erakusten dut nola egin behar duzuen bloga Bloggerren sortzeko.
Kontuan izan Bloga sortzea ez dela nahikoa.
  • Niri komunikatu behar didazue eta horretarako syllabusen duzuen kodea erabili behar duzue.
  • Etiketak erabili behar dituzue. Hasieran gutxienez egileak identifikatzekoak
  • Blogak zentzua izateko, zerbait kontatu behar du zuei buruz eta gauza berriak esan behar ditu.
  • Gaurkoan aukeratutako materialak erakutsi eta justifikatu behar dituzue, gutxienez bakoitzetako bat.
Segidan, diapoak

2013-09-08

Ikasturte honetarako ikuspegia asterik aste

Behean dagoen eskeman ikus dezakezue asterik aste eta eskolarik eskola zer egitea aurreikusten dudan. Baina ez dakigu hala egitea izango dugun ala ez; beraz, ulertu asmoa dela, ez besterik.
Bestalde, 46 eta 47. taldeek eskola egun desberdinak dituzuenez,  eskola bakoitzari buruzko informazioa duzue eta ez egun zehatzena.

Eta hemendik jaits dezakezu aurtengo syllabusa.