2013-10-23

Irakasle batekin egotetik irakaskuntzaren ulerkuntzara

Grebalari eta puenting zaleon iparrorratz, hona asteon landu beharrekoa eta datorren astean aurkeztu beharrekoa:

  1. Asteon blogean sarrera libre bi egin beharrik ez dago.
  2. Asteon egin behar dira taldeko sarrera bi, irakaslearekin izandako elkarrizketarekin lotutakoak:
    1. Talde gogoeta bat. Eskergarria da horretan, zertan formatu beharra duzuen identifikatzea (datorren astekoarekin lotuta dago)
    2. Taldekide guztion artean ikasitakoen kontzeptu-mapa bat egin behar da
    • Horiek argitaratzeko azken eguna ostirala da
    • Klasean hori bideratzeko egin dugun dinamika uler dezakezu diapositibotan
  3. Datorren hilaren 31n aurkeztu beharreko lanaren berri ere eman dut:
    1. Lana banakakoa da, ez taldeka edo bikotekakoa.
    2. Lanak 350~400 hitz inguruko luzeera izan behar du.
    3. Badakit nire diapoetan "ikasle" irakurriko duzuela eta IƱakik "jainko" esan duena; jainkoaren ikuspegitik idatzi behar duena zeu zara, irakaslegaia (irakasle estudiatzen ari den ikaslea).
    4. Lanaren gaineko beste ohar batzuk
      1. 350 hitz aurkeztu behar baduzue, 500 bat idatzi 8eta garbitu)
      2. Ikaskide batek irakurri behar du eta oniritzia eman, hobetzen lagundu eta gero. Ikaskide hori ere identifikatu behar da lanean. Egilea eta irakurlea identifikatu behar dira.
      3. Ortografia zuzentzailea pasatu gabekorik ez dut irakurriko.
      4. Kopia bi paperean (irakasleko bat)
      5. PDFn eMailera bidalita

Klasean erabili ditudan diapositibak segidan



Azken oharra:

Datorren astean hasi eta hurrengoan amaitu etengabeko hezkuntzaren gaineko lanketa egiteko taldean erabakitako gai baten inguruan ibiliko gara, zuenean erabakita edo, behintzat, proposamen batzuk ekartzea komeni da (zuen interesetan oinarrituta izatea komeni da)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina