Orain, amaitzeko, beste irakasle bati aurkeztu bharko diozuena; Ikasgaiko azken lana, alegia.
Egin duzuen Role Playing horien ebaluazioa eraiki behar duzue orain. Horretarako egindako lanaren berrikuspena egin beharko duzue.
Hartutako erabakien egokitasunaz eta egindako lanaren doitasunaz; eskola oraindik ez zaretela eta zuen lehenengoko jarduna kontuan izanda, hobe zenukete lorpenak eta egindako hutsak nabarmentzea, hutsok ez errepikatzeko bidea zein litzatekeen esanda.
Txostenok talde osoak irakasle bati ahoz aurkeztu beharko dio.
Txostena egiteko txantiloia hemen (GoogleDocs formatuan)
2014-12-01
2014-11-24
Why Wikipedia in English eta beste
Oinarri akademikoa landu behar dugula-eta, gaurko klasean hainbat adibide ikusi ditugu eta lan batzuk hobetzeko bidea ere bai.
Besteak beste Wikipedia ez erabiltzeko gomendio antzutik haratago joan nahi izan dut, erabiltzeko gomendio pare bat emanaz.
Lanak hasi behar ditugu, egoerak eramaten gaituen tokitik; eta toki hori Wikipedia ere izan daiteke, baina horrek ez du baimentzen Wikipedia lanaren oinarria izatea. Erabili behar badugu, ingelesezko bertsioa irakurtzen amaitzea komeiniko zaigu gehienetan, erreferentzia iturri ona izan baitateke (eta ez euskarazkoa, ez gaztelaniazkoa ezta frantsezezkoa ere.

2014-11-17
Teknologia anitzak eta tutoretzaren gaineko lana
Ikasleok ondo dakizuenez, teknologia berriak zalea naiz; ona, zuetariko askok erabiltzen ez duzuen bat erabiltzeko gomendioa:
2014-11-09
Tutoretzaz ikasteko txostentxoa
Hurrengo gaian hasi behar dugu; tutoretzaren inguruan jardungo dugu zenbait astetan.
Horretan hasteko, dokumentu batzuk erabiliko ditugu iparrorratz legez eta zuetariko bakoitzak horiek eta beste lantzeko txosten hau bete beharko du. Etziko eskura ekarri beharrekoa.
Testuak eta baliabideak

2014-11-06
Mintegirako
Mintegiko taldeak egiteko jarraibideak errazak:
Behin taldean zein zenbaki duzun zehaztuta (1tik 6ra), begiratu zein mintegitan egokitu zaizun:
Gogoan izan honako datuak izan behar dituzula gordeta:
Emailera bidali behar dizkidazuenak:
Kodeak:
Biak batera bidaliz gero, korreoan hau eta artxibo bakoitza bere kodearekin
Behin taldean zein zenbaki duzun zehaztuta (1tik 6ra), begiratu zein mintegitan egokitu zaizun:
Gogoan izan honako datuak izan behar dituzula gordeta:
- Zein den zure mintegikideen taldearen izena
- Zer galdetu duzuen idatzita izan behar duzue.
Emailera bidali behar dizkidazuenak:
- Ebaluatzeko errubrika
- Gaiaren gaineko txostena
- Emailean bidaltzekoak eta hormairudia
Kodeak:
Biak batera bidaliz gero, korreoan hau eta artxibo bakoitza bere kodearekin
09.03 TaldearenIzena Gaia
Artxiboetan:
08.01 TaldearenIzena Gaia Txostena
09.02 TaldearenIzena Gaia Errubrika
Banatuta bidaliz gero, bidalketa eta artxibo bakoitza bere kodearekin
2014-10-27
Txostenerako txantiloia -Etengabeko hezkuntzaz-
Hemen har ditzakezue txostena aurkezteko txantiloiak. Betiko legez, .ott formatu libre eta irekian edo Bill Gatesek jabetza duen .dot formatu itxi eta sozialki garestian.
Gogoratu ideiak nondik hartzen dituzuen aipatu behar duzuela eta aipamenok APA arauen araberakoak izan behar direla.
Gogoratu ideiak nondik hartzen dituzuen aipatu behar duzuela eta aipamenok APA arauen araberakoak izan behar direla.
2014-10-13
Egin duguna ebaluatu beharra
Irakasleak ebaluatu eta kalifikatu egiten duena badakizue (eta sufritu ere bai). Oraingoan zuek ebaluatzaile, baina ebaluazio tresna aurrez emandako errubrika bat duzue, hauxe:
Hemen zehatz ikusteko.
Ebaluatu behar duzuena oraingo gaitasun hauek dira:
-----
Amaitutakoan bigarren round bat (*)
Ebaluatu behar duzuena oraingo gaitasun hauek dira:
- Edozein ekintza sozialek aldatzen gaituela adieraztea, gizartearen partaide kontzientea izateko.
- Giza jardunaren ondorioz ohiturak barneratu eta ikaskuntzak gauzatzen direla jakinaraztea, ikaskuntza prozesuaren aktibotasunaz jabetzeko.
- Bizipen baten inguruko elementuak zehaztea, bizipenek eurek dituzten aldagaien gaineko hausnarketa egiteko.
- Aktiboki parte hartzea gauzatu beharreko proiektuetan, norberaren interes eta ardurak uztartzeko.
-----
Amaitutakoan bigarren round bat (*)
2014-10-09
Zer ikasi dudan / zer ikasi dugun
Egunotan zuon intereseko gai baten inguruan ikertzeko esan dizuet, zer egin behar zenuten ez, baina.
Orain, lehenengo egitekoa, egiteko bikoitza:
Orain, lehenengo egitekoa, egiteko bikoitza:
- Taldekideei kontatu
- Mezu bat idatzi behar duzu blogean horixe kontatuaz.
- Mezu horren egitura:
- Zer ikasi dudan kontatuko dut / zer ikasi dugun... (aurretik jakin ez dudana, jakina)
- Zer egitera eramango nauen horrek (aurretik egiten izan ez dudana, jakina)
- Zeren bitartez ikasi dudan (egitura libreko tartea)
- Baliabideak,
- Zer eginaz ikasi dudan
- Zerk bultzatu nauen horretan ikertzera
- Zer eragin dien taldekideei
- ...
- Mezuaren izenburua zuk erabaki, ez dadila izan zer ikasi dugun edo ikasi duguna
2014-10-08
Irakasle begiez. Elkarrizketan oinarritutako lana
Azalpen testua. Gaitasun Komunikatiboa ikasgaiarekin batera egitekoa.
Osorik [1]
Urriaren 29an aurkeztu beharrekoa. Paperean irakasleei kopia bana eta e-Mailez PDFn, emailearen gaia (subject) eta PDFaren izena berberak izango dira.
08.02 31A Izen Abizenak - LanTaldea
Jakina, zenbakiak, taldeari dagozkionak... eta Izen Abizenak hitzak zuen izen abizenez ordeztu behar dituzue eta LanTaldea lan taldearen izenez
Azalpen testu bat idatzi beharko duzue.Testua idazteko txantiloiak dituzue hemen, bata .ott formatuan, kapitalismoaren logikatik aparte garatutako software libre ireki eta dohainekoa erabiltzeko -LibreOffice, OpenOffice...- eta .dot formatuan kapitalismoak eskaintzen eta ohitu gaituen testu prozesatzaile zabaldu eta garestia erabili nahiago dutenentzat -MicrosofWord-.
2014-10-01
Galerazitako hezkuntzaz-eta
Aste pedagogikoaren aitzakiarekin sosegatuago film motibagarri (?) bat ikusten hasiko gara. Interesgarria, ezbairik gabe, hezkuntzan aritu behar duenarentzat, alde zein kontra paratzeko bada ere. LEP filmaren web orria hauxe duzu eta nire YouTubeko kanalean baduzu zatiketa bat ikusten segitzeko, hala nahi izanez gero.
Jakina, honetan ez genuke geratu beharko. Ikusi eta gero, aurkitu egiten zaion kritikaren bat edo beste eta irakurri.

2014-09-24
Irakaslea izateaz... Irakasleari elkarrizketa
Lan nagusion arteko bat hau duzue, banaka egin beharrekoa.
2014-09-23
Bloga (Bloggerren) sortzeko bidea
Eta ikasgaian erraz erabiltzeko ohar pare bat ere bai.
Jakina, ez dago inongo derrigortasunik Bloggerren egiteko; baina, horixe ikusten dudanez errazen, denontzako erabilgarriena izan daitekeelakoan erakusten dizuet.
Googleko barne arauak direla eta, zure blogaren helbidearen azken letrak .es izango dira (es-paƱa). Nonbaiteko mina eragiten badizu horrek edo beste zerbaitek, baduzu aukera beste toki batzuetan ere egiteko.
Baldintza bakarra:

- Kontuan izan nik iruzkinak egiteko bideak ez duela oztoporik izan behar.
2014-09-22
Talde berriak
Taldea egindakoan, hau bete behar duzue eta datorren klasera ekarri.
Jakina, PDF bat denez, inprimatu beharko duzue.
Jakina, PDF bat denez, inprimatu beharko duzue.
2014-09-17
2014-09-12
Irakasleak ikasleak "ezagutzeko"
"Ezagutzeko" diot, berez, sailkatu eta gutxi gehiago egin ahal izango dut. Baina, hori, behintzat egin behar dugu elkar ezagutzen hasteko.
Sartu web orri honetan eta bete inprimakia. Izan ezazu kontuan hasi eta amaitu beharrekoa dela, beraz, 15 edo 20 bat minutu ez badituzu, utzi geroko. Erantzunak datorren hilaren 17an batuko ditut eta eurak hartuko ditugu bertaratze agiritzat.

136 desberdin talde bitan. Lehenengo hurbilpena.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)