2014-09-24

Irakaslea izateaz... Irakasleari elkarrizketa

Lan nagusion arteko bat hau duzue, banaka egin beharrekoa.

Helburua

Zuk irakasle on bat sakonago ezagutzea. Ahal den neurrian, irakasle miresgarria, miresgarria bada, harengandik askoz gehiago ikasiko duzulako.
  • Nor: Zuk ezagutu eta entzunak dituzuen irakasleen artean irakaslerik onena.
  • Nor ez: aita edo ama, hurbil dudan bat edo bat, pisukidearen ahizpa, koadrilako irakasle hura...
  • Beste ezaugarriren batzuk
    • Ahaleginez, irakaskuntzan urteak daramatzana izan dadila. 
    • Ahaleginez, zuk aritu nahi zenukeen arloan ari dena edo aritua. 
    • Derrigorrezko Hezkuntzan ari dena (ez begirale, ez musika-eskolako irakasle, ez bertso-eskolakoa... ikasleak bertan derrigorrean dituena izan behar du, zure ikasleak ere halakoak izango dira-eta)

Metodologia

Berori ezagutzeko teknika sakoneko elkarrizketa (1) izango da. Ezaugarri batzuk:
  • Iraun dezala, ahaleginez ordubete inguru edo gehiago. 40 minututik beherakoa bada, oso zaila izango da ganoraz ezagutzea eta ganorazko lana egitea.
  • Helburua irakasle hori ezagutzea da. Ez aurrez prestatutako galdetegi bat erantzutea.
    • Baina, jakina, gutxienez, ordubetean berbetan aritzeko galdetegi ona eraman beharko duzu aitzakia.
  • Ingurua: saia zaitez egoera ahalik eta erosoenean egiten. Kafe bat edo zerbeza bat tartean egotea lagungarri izan daiteke. 
  • Grabatu: grabatzea hobeto; oraindik hobeto, grabagailuak zenbat denbora daraman ikusteko aukera ematen badu (oharrak hartzeko orduan erreferentzia egiteko).
  • Berdin dio elkarrizketa euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez edo galegoz egiteak . Irakasleak miresgarria izatea dauka.
 Gorago esandakoagaitik, ez du balio eMailez egiteak, ezta arin egiten ahalegintzeak ere.

Elkarrizketaz


Elkarrizketa egiteko galdetegia/gaitegia eraman beharko duzu, jakina.  Ahalegindu zaitez aukeratu duzun irakasleari egokitutakoa idazten. Ekarri ahal izanez gero, hobeto, horren gaineko kritika egiteko.
Galdetegia erabat zabala da, baina nik sartu beharreko ideia batzuk ere emango dizkizut.




Osorik [1]

Irakasle bizitzan bizi izandako gauzarik politena eta gauzarik zailena.

Galdera hori hasieratik hurbil egiteko modukoa da.

Nola gainditu dituen zein egoera zail.

Holakoa kontatzea lortu behar duzu: bizi izandako egoera zailen bat deskribatzea eta bertatik nola irten den.
Funtsezkoa da egoera zail hori gaindituta izatea hiru arrazoiengatik.
  1. Egoera zaila deskribatzeaz gain, gainditzeko bidea eta modua ere kontatu behar baitizkizu.
  2. Oraindik egoera kritiko horretan badago, irakaslea izatearen poza eta bizipenei aurre egitearen garrantzia transmititu beharrean, atsekabea eta irakaslea izatearen pisua transmitituko dizkizu. Zaindu zure burua ere.
  3. Bizi dituen zailtasunetan ardaztuko balu bere pentsamendua, bere ondotik zoazenean baliteke txarto sentitzea. Zaindu irakasle on hori.

Zer egingo zukeen bestela, ahal izan balu.

 Horrekin hau esan nahi dut: berak noizbait egin duen zerbait urteen poderioz beste era batera egin behar zukeela pentsa lezake; hori badago, konta diezazula zer eta nola erantzungo lukeen gaur dakienaz.

Irakasle formazioan zer ez den ikasten eta ikasi behar litzatekeen.

Ez dauka sekretu handirik ideia horrek. Irakasle urte asko badaramatza, irakasle berri asko eta praktiketan ari diren irakasle-ikasleak ezagutuko ditu. Iritziren bat izango du ikasten ari zaren karrera honi buruz ere.

Irakasle onak zer behar duen.

Irakasle ona delako aukeratu duzu zuk. Berak ere irakasle ona nolakoa den pentsatuta izango du. Konta diezazula

Aurkeztu beharreko lanak:

  1. Elkarrizketa egitean, mezua taldeko blogean.
  2. Gaitasun Komunikatiboa ikasgaiarekin batera landuko dugun azalpen testua. Aste pedagogikoa pasatutakoan azalduko ditugu horren gorabeherak.
  3. Hurrengo aste batean aginduko dudan talde-lana (bakoitzaren elkarrizketan oinarrituta eta taldeko blogean egingo duzun sarreraren erantzunean oinarritua).
  4.  

Elkarrizketa egindakoan egin beharreko mezua.

Horretan azaldu beharko duzu, ikuspegi subjektibotik, irakaslearekin izandako elkarrizketa horretan nola ibili zaren.
Sarrera hori egindakoan ariketa txiki bat aginduko dizut.

Egin beharreko talde lana

Egin beharreko ariketa txiki horretan oinarritutakoa (berez, elkarrizketa handi hartan oinarritua). Klasean azalduko da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina