2011-10-28

Lehengo eguneko ariketako erantzunak

Galdetegian batutako erantzun batzuk dakarzkigu hona, irakasteko eta ikasteko moduez hausnartzeko.

Galderak bi dira: Irakasleak zer egin du ondoen? eta irakasleak zer egin du txarren?

Irakasleak ondoen zer egin du?
  1. Erritmo egokian eman dituzte azalpenak.
  2. Azalpenak era argian eman dituzte, ahal den konplikazio gutxienekin, eta horri esker zenbait ideia argi geratu zaizkit.
  3. Adimen anitzak zer diren azaltzeko orduan emandako azalpenak onak izan direla iruditu zait, gainera bere azalpenak adibideekin osatu ditu.
  4. Interesgarria iruditu zait ze norabidea eman dioten lanari, hau da, taldea osatzen dutenak Gorputz heziketako minorra egin behar dute eta ondorioz horreri garrantzi handiago eman diote, eta hortan zentratu dire. Hala ere hainbat definizioak badire honen inguru eta hori erraztasun gehiago ematen du ez badakizu zertan oinarritzen diren adimen anitzak.
  5. Gaiari buruzko informazioa nahiko ondo azaldu digute, naiz eta ez duten sakondu behar bezala; hau urduritasunaregatik eman dela esan dezaket.
  6. ondo azaldu dute beraien zatia, nahiko ondo ulertu dut azaldu digutena eta ikusten zen beraiek ere ulertzen zutela zer azadu duten
  7. Teoria ondo argitu dute puntuz puntu eta ataletan ondo zatitu du.Horeez gain , adibideekin azaldu du ideia bakoitza.
  8. azaldu behar zituzten edukiak argi zituzten eta biek ideia berdinak azaltzen zituztenez, elkar laguntzen zuten batak ez zekiena besteak kontatuz.
  9. Adibideak jarriaz adimen anitzaren inguruan informazioa eman. Egia esan adibideen bitartez errazago ulertu dut beraiek esan nahi zutena.
  10. Argi eta garbi hitz egin dute. Ahozkera egokiagaz, tonu egokiagaz eta argitasunez. Argitasunez, izan ere, nabaritu izan da gaia kontrolatzen dabela; adimen anitzen punturik garrantzitsuenak(motak, Gadnerren ikuspuntua...) buruz bota izanak hori pentsatzera bide ematen baitozta.
  11. Oso ondo azaldu dute ikasgaia, argitasun askorekin eta hitz aproposak erabiliz.
  12. Argi ulertu dut zer diren adimen anitzak. interesgarria izan dela deritzot. bere iritziarekin hobetu ulertu dut.
  13. Ondo arrazoitu
  14. Ondo azaldu dute gaia. Aspektu garrantzitsuenak azaldu dituzte, astuna izan gabe.
  15. Azalpen nahiko ona izan da batak besteari lagunduz, informazioa era zuzuzenean eta ordenatu batean eman digute eta bideo bat gehitu digute jaso duguna argi geratzeko.
  16. Apunteez eta aurreko klasean egindako 10 puntuko listaz baliatu da eta azalpenak ulergarriak egin zaizkit.
  17. Howard Gardner-en izena aipatu dit eta garrantzitsua iruditu zait puntu hori aipatzea. (!!)
  18. Adimen anitz motak esatea (!!)
  19. Ideia nagusiak ondo eta argi azaldu. (!!)
  20. Azaltzerakoan hizkeera garbia eta zuzena erabili dute eta era erraz batean azaldu dituzte oinarrizko kontzeptuak. Erraz ulertu ahal izan dugu adimen anitza zer den.
  21. Azalpena emateko orduan adibide ugari jarri dituzte eta horretaz gain, beraien hitzekaz azaldu dute gau guztia.
  22. Gaiari buruzko datuak aipatu eta hauen azalpena
  23. Azalpenak ondo egiten dituzte eta ematen duten materia ondo prestatuta eramaten dute.
  24. BIEN ARTEAN OSO ONDO AZALDU DUTE INFORMAZIOA KONPLEMENTATZEN ETA GAUZAK EZ ERREPIKATZEN
  25. Nire ustez, azalpena eman duenean ez izan da betiko txapak modukoa, baizik eta azaldu du bere hitzekin eta hori errastazuna eman dit ulertzeko momentuan.
  26. Ulertu dugula zihurtarazi.
  27. Gauzak garbi azaldu dituzte, kontzeptuak argi izaten.
  28. Adibideen bitartez, adimen mota bakoitza azaldu dute modu argi eta ulergarri batean.
  29. Saiatu dira errepikatzen ulergarria ez zena. (!!)
  30. Lehenik eta behin bere burua aurkeztu du eta ondoren azaldu behar zuenaren sarrera bat egin du. Nahiko ondo azaldu du adimen anitzaren esanahia eta horren barruan dauzen motak, gainera bera autokritikarekin bat etorri gara. Ahozkeran eta esaldiak eraikitzerako orduan erreztasuna duela esango nuke.
  31. Gogotsu ibili dira azalpenak ematen,sahiatu dira ahal den hobekien guri azaltzen adimen anitzaren gaia, gainera gure dudak argitzen sahiatu dira.
  32. Ondo espliaktu du, luzea izan da bere azalpena eta ez du egin txapa moduan. Adibide ugari jarri ditu eta irakasle bakarra izan arren oso ondo ulertu dugu adimen anitzak.
  33. Ideiak azaltzerakoan argudiatu dituztela eta behar izan denean adibideak jarri dituzte.
  34. Ideiak oso antolatuta izan ditu eta oso erraz egin zaio azalpena ematea.
  35. Ordenean azaldu zuten dena, eta oso ondo ulertu zen.
  36. Oso argi azaldu dutela iruditzen zait. Egia esan, erraza izan da ulertzea eta bien artean gauzak erantsiz azalpen on bat atera da.
  37. Informazioa ondo ulertuta edukitzea. (!!)
  38. Azalpenak argiak eman dituzte.
  39. Adimen anitzaren inguruan azalpena ematerakoan hoberen egin dutena izan da biek azaldu dutela. Batak besteari lagundu dio eta honen ondoriz, azalpen argiagoa eta zehatzagoaz egin dute.
  40. adibide egokiak jarri dituzte eta horrek azalpena hobeto ulertzea ekarri du.
  41. Ideiak azaldu dizkugute adibideen bidez eta horrela, errazago ulertu dugu.
  42. Lasaitasunez azaldu digute gaia eta gure galderak erantzun dituzte.
  43. Gaiarekiko ezagutza adierazten zuten.
  44. Gaiaren puntuak ongi markatutik laga ditu
  45. Klasean egindako taldekako ariketatik atera izan dudan autokritika hurrengoa izan da: binaka eta hirunaka garatu izan dugu ``inteligentzia anitza´´ eta ``emozionala´´. (!!)
  46. Emozionala garatu dutenek, asko garatu ez arren ulertu beharrekoa, hau da, oinarrizko kontzeptuak ulertu egin ditut eta Garnerrek garrantzi gehien eman ziona zirela hauek.
  47. Argi hitz egin dute eta guztien laguntzarekin azaldu dute guztia.
  48. Orokorrean ondo azaldu du zer den adimen emozionala. Lasaitasun handiz azaldu du eta ez da urduri jarri azaltzerako orduan; ondorioz ondo ulertu dut zer den adimen emozionala.
  49. Ikasleo ikasi beharrekoa irakatsi
  50. Teoria azaldu ondoren adibideak jarri dituzte azaldutakoa hobeto ulertzeko.
  51. Adimen emozionalaren hainbat puntu aipatu, eta idea orokorra ikasi dut. (!!)
  52. Adibide asko jarri dute eta horrek asko lagundu digu Ania eta bioi adimen emozionala ikasteko orduan
  53. Ondo azaldu dute aurretik landutako gaiari buruz.
  54. Ondo azaldu dute gaia. Garbi hitzegiten. Bazekiten zertan zeuden hizketan.
  55. Nahiz eta nahiko urduri egon, euskeraz hitzegiteko erraztasunak ditu. Nahiko argi geratu zait ideia.
  56. Lasaitasun handiz azaldu du gaia, garrantzitzuak diren kontzeptuetan geldituz.
  57. Adimen emozionalari buruz idei nagusiak ondo azaldu ditu.
  58. irakasleek ondo azaldu didate zer diren emozioak eta zertarako erabiltzen diren. Eeuskara garbia erabili dute eta ez zait astuna iruditu.
  59. Emozio anitzak azaldu egin dituenean ondo azaldu ditu,argi ulertu zaio azaldu nahi izan duena,
  60. Ideiak modu koherente eta kohesionatu batean azaldu dituzte.
  61. Puntu guztiei buruz hitz egin dute, eta ez dute ezer azaldu barik utzi.
  62. Gaiari buruz dakiena ongi azaldu du. Ulergarria izan da, baita entretenigarria ere, eta nire azalpenarekin lotura egin du nik hobeto uler nezan.
  63. Kontzeptuak ondo prestatuta zekartzatzen eta garbia azaldu dute. Gainera, bideo bat ipini digute azaldutakoa hobeto uler dezagun. Horrela ere amenagoa egin zaigu klasea.
  64. Klasea erosoa izan da. Bideoak erabiliz eta gaiari buruzko laburpen zehatz bat eginez ederto azaldu dizkit gauzak.
  65. Adimen anitzari buruzko gaia, ganoraz eta jakinda zer den irakatsi digute.
  66. Dena apuntatuta zutenez, nahiko azladu ahalizan dute dena, eta bereziki garrantzitsua ikusi dut adibideak erabili izana. Izan ere, oso garrantzitsua iksuten ditut adibideak azalpenak ulertzeko modurik onena delako.
  67. Azalpenak ematerako orduan erabat zehatzak izan dira, gainera edozein galderari erantzuteko kapazak izan dira. Hortaz gain, azalpenean hurbiltasuna adierazi dute eta errezago barneratu dugu informazioa.
  68. Biek azaldu beharrekoa ondo azaldu dute. Azaldu dutena ulertu da eta ez dira baten ere ez trabatu.
  69. Azalpenak poliki eta argi eman dituzte eta gainera adibideen bitartez ulerterrazagoa egin digute.
  70. Irakasterako orduan guri begira azaldu digutela eta ez papelei begira
  71. Orden logiko bat jaraitu azaltzerako orduan eta adibideak ipini dituzte(azaldu ondoren).
  72. Informazio esanguratsuena azaldu egin du, gehiegi luzatu gabe eta erraz ulertzeko era batean azaldu zituen gauzak.
  73. Azalpenak argi eman dituzte, esan beharrekoa ondo ikasita ekarri dute eta beraz azaltzeko orduan ez dute arazorik izan.
  74. Irakasleek ondoen egin dutena gaia ondo aurkeztea,modu argi batean eta ulerkorrak diren terminoak erabiliz izan da.Adibideak eskeiniz, benetako egoerak aurkeztuz eta egon ziren galderak erantzunez.
  75. Bi talde desberdinetan landu duten arren, biek batera azalpen on bat eman didate, aurrez prestatu gabe. (!!) OK
  76. Azalpena modu erraz batean eman.
  77. Ezbairik gabe prestaketa, nabaritu egin da prestatuta eraman dutela azaldu beharrekoa eta hori dela eta apunteak eta beharrezko materiala zeukaten, eta honek eragina izan du beraien azalpenetan. Azalpenak oso argiak izan dira, ideia orokor bat eman dute gaiari buruz eta ez dute inolako lastorik bota eta hau eskertzekoa da.
  78. Azalpen argiak eta argudiatuak eman dituzte eta adibide ugari eman dituztenez, errazagoa izan da edukiak erraztasunez barneratzea. Ez dute hiztegi konplesurik erabili, hau da, edukiak era sinple eta ulerkor batean eman dituzte eta orden logiko bat jarraitu dute.
  79. Astiro azaldu dute eta hau lagungarria izan da, apunteak ondo hartzeko aukera izan dut, eta hau asko eskertu dut. Azalpena bukatzerakoan,
  80. Edukiak oso ondo azaldu, hau da, modu ulergarrian eta jariotasunez.
  81. Mxxxek orokorrean azaldu du eta Nxxxk falta ziren detalleak azaldu ditu. Azkenean, berriz errepikatu dute,labur.
  82. Nire ustez ondo egin dute azalpenak ematerako orduan adibideak erabili dituztela eta beraien artean elkar lagundu direla. Zerbait ulertu ez dugunean beste era batera azaltzen saiatu dira.
  83. Zeukaten informazioa, oso argi eta ordenean azaldu dute. Adibideak jarri dituzte eta hori oso lagungarria izan da kontzeptuak ulertzeko. Emandakoa era egokian izan da, erritmo ona zeramaten ( hau da ez azkarregi ezta oso motel) eta ondo azaldu dute.
  84. Gauza guztiak pixkat ikutu esaldi motz eta ulergarriekin, gehiegi enroilatu gabe. Esaldi luzeak eta korapilatsuak erabili balitzte zailago izango litzateke ulertzea denbora gutxian. Gainera, gorputz hizkuntzaz (gestoak etab) laguntzen ziren, ulergarritasuna errazteko.
  85. Horretaz aparte, ondo koordinaturik zeuden azaltzerako orduan, baita elkar laguntzeko momentuan.
  86. testua landuta zutela. Importantena esan eta txapa gutxi

Irakasleak txarren zer egin du?
  1. Bere esplikazioak ez dira oso osatuak izan, gehiago sakondu beharko lukete gaiean.
  2. zenbait ideia behin eta berriro errepikatu dituzte, gehiago azaldu beharrean.
  3. Nahiko ongi egon dela pentsatzen dut eta zerbait hobetu izango balu pantallatik guttigo irakurtzea izango litzateke. Hala ere ez zait garrantzitsua den zerbait iruditzen, guztiok hori egiten dugu eta.
  4. Lehen aipatu bezala, txarren edo okerren egin dutena azaltzerakoan urduri jartzea izan da, honek azken finean azalpenean bere eragina izan duelako.
  5. Honez gai, taldekideren bati asko kostatu zaio euskeraz azalpenak ematea.
  6. materia irakurrita azaldu dutela
  7. inteligentzia motak izendatzean baten bat azaldu egin zaio,baina lankidearekin aurrera eramatea lortu du. (!!)OK
  8. Ideia nagusiak argi izatea baina sakontzerako orduan mami asko ez edukitzea. Adibideak eman dituzte baina denak oso antzakoak eta hori hobetu ahal izango zen.
  9. Teoria aplikatu baina egia esan eskertzekoa izan da era honetara ez delako hain pisutsua suertatu.
  10. Puntu garrantzitsuenak paper baten apuntatuta ez ekartzearena, oso argi izan badabe ere esan beharrekoak. Paper bat alboan izatea beti lagungarria izaten baita.
  11. Oso ondo azaldu dutela esan dudan arren agian puntu jakin batean gehiegi sakondu dute, garrantzi gehiegi honi ematen.
  12. ezer ez
  13. Gehiago sakondu beharko zen.
  14. Bideoa jarri ondoren ez dute asko komentatu.
  15. Hasieran piskat urduri egon dira.
  16. Agian apur bat laburra izan da azalpena, baina niri ere berdina gertatu zait, eta ziurrenik gainontzekoei ere.
  17. enroilatzea
  18. Ezer ez. Agian adibideren bat gehiago.
  19. Agian errealitatean zelan aplika dezakegun argitzeko adibide batzuk falta izan dira. Nahiz eta era garbian eta ulerkorran azaldu duten, adibideak oso lagungarriak izan daitezke.
  20. txarren egin dutena gaiari buruz hitz egiterakoan gauza batzuk ahazten zitzaizkien
  21. Gaia teorikoegia zen eta adibide gutxi erabili dituzte
  22. batzuetan klaseak kontrolatu egin behar dira eta ez dauden ikasleak hitz egiten jardutea. denak edo batzuk berbetan egotea galaraztea.
  23. AZALPENA EZ ADOSTU ETA OSO BAXU HITZ EGIN
  24. Esan digun moduan, informazio gehiegi zenez, pixka bat laburtu du, nire ustez geheiegi.(!!)
  25. Literalki jarritakoa irakurri.
  26. kontzeptuak korapilatuak izaten dituzte, gauzak ez dakite besteei azaltzen, eta beraiek ere ez dakite ondo zer azaltzen duten.
  27. Paperean idatzita zutena behin eta berriz begiratu dute.
  28. Konfidantza gehiago izan behar dute haiengan, ondo azaltzen zekitelako eta baten bat prestatuago eraman beharko lukeela uste dut.
  29. Gauza asko esan dute, informazio gehiegi, argiago zaladu behar dute eta gaiaren jakindurak hobetu, ondo ulertu behar dira gauzak ta pentsatu pixka bat gehio nola azaldu ulergarria egiteko.
  30. Nahiz eta adimen anitzen esanahia eta motak zeintzuk diren ondo azaldu, sakontasun falta dagoela esango nuke, ideia orokor batekin geratu garelako.
  31. Baten batek ez zuenez gaia guztiz ondo kontrolatzen aurrekoaren azalpenak pixkat korapilatu egin ditu.
  32. Batzutan asko begiratzen zuen paperari eta isilik geratzen zen pentsatzeko zer esan behar zuen.
  33. Zenbait ideia oso barneratuta ez zutenez arrazoitzeko arazoak zituzten.
  34. Ideia hoiek sakonago lantzen eta ondo ulertuz besteei ondo azaldu ahal izateko.
  35. Adibide gehiago jarri beharko lituzke hobeto ulertu ahal izateko.
  36. Oso azkar azaldu zuten dena, eta apunteak hartzeko zaila. Baina, polikiago hitz egiteko esan genuenean berriro errepikatu zuten apuntatu ez genituen gauzak.
  37. Beharbada uneren batean azkar xamar aritu ziren, ez baitzidan denbora eman apunteak guztiz ondo hartzeko.
  38. Lotsa kontuak direla eta urduri xamar egon dira.
  39. Azalpenak argiak eman dituzten arren, azaldutako materia gutxiegi izan dela iruditu zait.
  40. Irakasleek txarren egin dutena izan da lehenago ez dutela haien artean hitz egin eta horregatik puntu batzuk errepikatu egin dituzte. Hobetzeko aurretik minutu pare bat hartzea gomendagarria da.(!!)
  41. Batzuetan azalpena denen artean eman nahian, begirada irakasle batetik bestera bideratu behar genuen eta hiru zirenez, kontzentrazioa galdu egiten genuen askotan.
  42. Euskeraz ideiak azaltzeko orduan zailtasun batzuk izan ditu batek baina gainontzekoan, ondo ulertu zaie.
  43. agian monotonia pixka bat adierazi dute hitz egiterakoan, tonu berdina erabiliz.
  44. Puntuak ez ditu gehiegi garatu
  45. Alde txarrak esan behar baldin badira, alegia informazio falta izan da. Izan ere, gaiari buruz oraindik ez zekiten asko. Hala ere, zekiten guztia azaldu digute, beraz ondo egon da.
  46. Ondo egin arren, nahiko orokor hitz egin du eta solik gauza garrantzitsuak azaldu ditu detaileetan gelditu gabe, ala ere nahikoa izan zait kontzeptu zer den ulertzeko, azken finean ez gara profesionalak ez ez dugu jakin behar adimen emozionalaren inguruko informazio guztia.
  47. Ikasleok egin beharreko lanak nola egin behar ditugun azaldu. (?)
  48. Teoria pixka bat hobeto azaldu.(?)
  49. Oso motza egin du bere aurkezpena eta ondorioz ez dut gehiegi jakin adimen emozionalari buruz.
  50. Ez dituztenez apunteak eskura eduki, hasiera batean galduta ibili dira
  51. Batzuetan azkarregi hitz egin dute.
  52. Agian pixkat mantsoago hitz egin beharko lukete.
  53. Ongi ibili arren, nire ustez lana gehiago landu beharko lukeela uste dut. Gaiari buruz informazio gehiago jakin beharko zuen, azaldutakoa motz geratu delako.
  54. Adibide gehiago jarri ahal izango lukete.
  55. Agian ideiak bere buruan hobeto antolatu beharko luke gero esatean hainbat informazioa ideiak ez nahasteko.
  56. Denok egin dugun bezala, atzo 10 ideiak jartzen egon ginen baina ez gara minutu bat eseri ideiak nola azaltzeko prestatzeko.
  57. Nire ustez ondo azaldu dute gaia, baina agian motzegi iruditu zait, arlo honetan informazio interesgarri piloa egon behar da eta.
  58. Emozio anitzak azaltzerakoan dauden 8 emozio anitzak gehiago garatu behar zituen, ideia argi geratu zaigu baina azalpena luzeago eta materia gehiagorekin eman behar zuen.
  59. Nahiz eta bere ideiak ondo adierazi, ez dute prestatu azalpena.
  60. Tarteka trabatu egin da eta baliteke gaian behar beste sakondu ez izana.
  61. Urduri ipini direla eta noizbhein trabatu egin direla.
  62. Sakondu egin beharko zuen
  63. Beharbada gaiko arlo batean asko zentratu dira. Baina ondo egin dute.
  64. Sarritan ahoz azaldu beharrean zuzenean paperetik irakurri dutela.
  65. Dudatan jarri direnean, apunteak irakurri dituzte, baina normala dela uste dut.
  66. Beharbada informazio gehiegi eman digute eta gehiegi luzatu dira azalpenetan, baina orokorrean primeran egin dute.
  67. Azaltzerako orduan idei gutxi zituztela, baina ala eta guztiz ere azaldu dutena ondo trasmititu digutela uste dut
  68. Azkarregi azaldu oso ideia orokor bat, ikasleak ulertu arte itxaron gabe eta ondoren, txapa bota ta gero, orduan bai azaldu dutela pazientzia gehiagorekin.
  69. Luzea ez izan arren, aurrekoa baino askoz neketsuagoa iruditu zait. hala ere, adibideak jarri egin ditu eta horrek ulertzen lagundu gaitu.
  70. Batzutan ideiak errepikatu dituzte, eta eskuekin keinuak ez dituzte egin, beraz batzutan aspergarriak izan dira azalpenak.
  71. Orokorrean oso ondo egin dute,baina,bazeuden beharrezkoak ez ziren azalpenak lehen egindakoak nahikoak eta garbiak zirelako eta azkenean gauza korapilotsuak ,jada,ulertu duzuna zalantzan jartzen dutelako.
  72. Ez dakit zer esan
  73. Batzuetan nabaritu da eskema begiratu nahi zuela. (!!)
  74. Txartoen egin dutena lanaren banaketa izan da, Axxek denbora askoz egon da hitz egiten eta Oxxak berriz ez du asko hitz egin, beraz, beste baterako lana banatzen saiatu behar dira, bakoitzak hobekien dakien zatia azalduz. Urduritasuna ere nabaria izan da, normala denez, ezagutzen ez dituzun pertsonen aurrean nahiko zaila egiten da hitz egitea, eta urduritasun honek azalpenetan trabatzea edota informazioa ahaztea eragiten du, baina landuz gero ez dituzte inolako arazorik izango.
  75. hurrengorako piska bat gehiago prestatu behar dutela iruditzen zait, ziurtasunez sentitzen baldin badira, ikasleon atentzioa bereganatzea errazagoa izango baitute.
  76. Txarto ez dute ezer egin, egia da ez dutela ondo prestatu baina ez dute guk izan dugun denbora berdina izan.
  77. Gaiaren gaineko informazio gutxi izatea denbora izan dela eta.
  78. Jendearen aurrean hitz egitean bixkat urduri jarri dira. Adibiderik ez dute eman.
  79. Irakasleak txarren egin duena irakurtzea izan da, momentu batean testu luze oso bat irakurtzen aritu da eta honek aspertzera eraman nau.
  80. Azaltzerako orduan gauza batzuk paperetatik irakurri dituzte eta hori aditzera eman du agian pixkat hobeto prestatu behar izan dutela.
  81. Ezer ez edo gutxi esateko hemen...batzuetan konjuntzio edo nexorik gabe mintzatzen ziren, soilik esaldiak erabiliz. horrek, zail egiten zuen ulertzzea, baina oso aldi gutxitan gertatu zen.
  82. Asko irakurri dutela. gutxi landuta irakasteko era.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina