Agindu baino egun bat beranduago, hemen datoz lanak egiteko irizpide batzuk.
Dakizuen moduan, adimen anitzez edo adimen emozionalaz egin behar duzue lana, egokitu zaizuena.
Lan honek ikuspegi nagusi bi ditu, helburua ulertzeko orduan: alderdi batetik, eduki hutsena; bestetik metodologiarena.
Hor sartzen da idatzi beharreko posta: 250 berba ingurukoa, gai zehatz baten gainekoa, interesgarria, oinarrituta eta Interneten bat edo batek aurkitzen duenean "hauxe da zorte ona!" esateko modukoa.
Egon liteke, bai, norbait gaian murgiltzen ari dela bere interesekin loturarik aurkitzen ez duena; ba, hori ez dabil ondo murgiltzen, okerreko karreran dabil edo okerreko momentuan dabil ikasten. Oker egon ninteke, ba, bat edo batek hori, hausnarketa oinarrituan ere aurkeztu ahal lidake, gai hauek eta formakuntzak ez daukatela zertan loturarik izan irakaslearen lanbidearekin.
Zuen berezko intereseko zerbaitekin egingo zenuketen antzera. Erabili Internet eta liburuak (gogoratzen dizuet gure ordenagailu gelak liburutegiaren gainean daudela) norbaitek zer konta baleuka, horri ere galdetu; zuen klasekideei ere galdetu ea zer aurkitu duten.
Kontuz ibil zaitezte informazioa hartzean; bestela, ez dakit zein sorginbarrik egindako informazioaz denbora galtzen ibiliko zarete. Nork idatzi/filmatu/muntatu duen begiratu eta kontuan eduki.
Lanaren ikuspegia ikasleekin lantzekoa bada, ea zer egingo zenuketen, zuen buruarekin egitekoa bada, ea zer egin eta zer egingo duzuen.
Honekin amaituta elkarri irakasteko esango dizuet, ez ahaztu eta lana gehiegi banatu.
Dakizuen moduan, adimen anitzez edo adimen emozionalaz egin behar duzue lana, egokitu zaizuena.
Lan honek ikuspegi nagusi bi ditu, helburua ulertzeko orduan: alderdi batetik, eduki hutsena; bestetik metodologiarena.
Edukiaz:
- Egokitu zaizuen gai horretan adituak izan behar duzue.
- Hori lortu eta gero, gai horretan sakontzeko bide bat erakutsi behar duzue.
Hor sartzen da idatzi beharreko posta: 250 berba ingurukoa, gai zehatz baten gainekoa, interesgarria, oinarrituta eta Interneten bat edo batek aurkitzen duenean "hauxe da zorte ona!" esateko modukoa.
Egon liteke, bai, norbait gaian murgiltzen ari dela bere interesekin loturarik aurkitzen ez duena; ba, hori ez dabil ondo murgiltzen, okerreko karreran dabil edo okerreko momentuan dabil ikasten. Oker egon ninteke, ba, bat edo batek hori, hausnarketa oinarrituan ere aurkeztu ahal lidake, gai hauek eta formakuntzak ez daukatela zertan loturarik izan irakaslearen lanbidearekin.
Metodologiaz:
Laster blog honetan horren gaineko orri bat egingo dudala uste dut, beste lan askotarako ere baliagarria izan daitekeelakoan. Bien bitartean:Zuen berezko intereseko zerbaitekin egingo zenuketen antzera. Erabili Internet eta liburuak (gogoratzen dizuet gure ordenagailu gelak liburutegiaren gainean daudela) norbaitek zer konta baleuka, horri ere galdetu; zuen klasekideei ere galdetu ea zer aurkitu duten.
Kontuz ibil zaitezte informazioa hartzean; bestela, ez dakit zein sorginbarrik egindako informazioaz denbora galtzen ibiliko zarete. Nork idatzi/filmatu/muntatu duen begiratu eta kontuan eduki.
Lanaren ikuspegia ikasleekin lantzekoa bada, ea zer egingo zenuketen, zuen buruarekin egitekoa bada, ea zer egin eta zer egingo duzuen.
Beste
Jakina, lana egiten zabiltzaten ahala, blogean gauzak argitara ditzakezue: informazio interesgarria non dagoen, edo zerbait deigarria bada erakusteko, edo zuek ikus.Honekin amaituta elkarri irakasteko esango dizuet, ez ahaztu eta lana gehiegi banatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina