2011-11-09

Irakasleari elkarrizketa.

Dagoeneko gehienok egin diozue elkarrizketa irakasle onen bati.
Orain, lantzeko sasoian, klasean esandakoa gogoratuko dizuet hemen, zertzuk egin behar dituzuen-eta.



  1. Zuen blogean sarrera bat, erabat subjektiboa, nola joan zaizuen kontatzeko. (gehienok egin duzue).
  2. Zerrendatu elkarrizketa horretan zertzuk ikasi dituzun eta zeintzuk momentu gogoangarri, interesgarri, harrigarri eta bestelako garrantzitsu izan diren elkarrizketan. (Batzuek eginda)
  3. Idatzi azalpen testu bat elkarrizketa horretan oinarritua. Testu hori nirekin eta Anderrekin landuko duzue. Niri astelehenerako bidali behar didazue eta Anderri paperean eman, berak esango dizue noiz. Testua bidaltzeko orduan holako formatua erabili behar duzue: 31A_Elkarrizketatik_IzenAbizenak.pdf; gaia ere berdin. Zorte txarreko eta alferren multzokoa bazara, hau da, astelehenerako zerbait itxurosoa bidaltzeko moduan ez bazaude, eMaila bidaltzen didazunean gaia honelakoa izango da: BERANDU 31A Elkarrizketatik Izen Abizenak. Idatziak ez du izan behar orrialde bat baino luzeera handiagokoa. Gogoan izan: Irakurlea aipatu, zuzentzailea erabili, idatzitako guztia ez aurkeztu (entresaka egin)... Testuaren ikuspegia elkarrizketak eta zuen arteak baldintzatzen dute.
  4. Taldeka batu eta elkarri kontatu nola joan den elkarrizketa; hori egiteko erabili zuek garrantzitsua dela uste duzuen guztia, goian egindako zerrendak eta giltz-galderen* erantzunak. (Datorren astean)
  5. Taldeka ikasitakoen zerrenda osatzeko moduan egongo zarete (hasierako banakako zerrendetakoak + berba egin eta gero konturatu zareten dena delakoa) Horrekin kontzeptu-mapa bakarra eraiki beharko duzue, taldekoa.
  6. Taldekako hausnarketa bat, ariketa honen haritik. Bakarkako esperientziak eta ikaskuntzak kontuan izango ditu . (Datorren astean)

*Giltz galderak: nik aipatutako bostak gehi zuek garrantzitsuak direla esaten dituzuenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina