2011-11-29

Kritikotasuna Espainiako prentsa irakurtzean

Interneten nabilela, hau agertu zait. Hor agertzen da Espainiako prentsa guztiaren atzeko kapitala norena den; beraz, nork ordaintzen duen idatzi dutena idazteko, guk gero irakurtzeko. Sarri, nire ustez, zuetako batzuek ahazten duzuena.

"España" dio, baina Euskal Herrikoen artean Le Journal du Pays Basque ere sartu dute!

Elkarrizketan gogoan izan beharreko zenbait

Klasekide batek eskatu bezala, hemen dituzue gaurko diapositibak.
Hala ere, ez ahaztu hauek baino zatia garrantzitsuagoak direla aurreko postean idatzitakoak.

2011-11-24

Tutoretza familiarekin

Dakizuenez role-playing eran antolatu dugu gure hurrengo egitekoa.
Berorren gaia tutoretza da, tutoretza familiarekin. Bereziki, elkarrizketa.
Elkarrizketa hori grabatu behar duzuena badakizue, baina, zer eta nola antolatu eta zergatik:

2011-11-14

Bulego aldaketa

Nirekin kontaktuan paratu nahi izanez gero, bulegoa eta telefonoa astean aldatuko ditut.

Buelgoa beheko solairuko PDI 02 da.
Telefono zenbakia, berriz: 94 501 34 22.

Oraindik ez dakit noiz aldatu ahal/behar izango dudan, baina laster batean izango dena bai.

2011-11-13

Modulu lana dela eta

Hona dakarkizuet pare bat bideo eta testu bat.


Lehenengo bideoa ezin txertatu daiteke eta bigarrena bai, ez dut egin garrantzi handiagoa ez emateko bigarrenari.
  • Testua Science aldizkarikoa da, The Pseudoscience of Single-Sex Schooling, klaseko hiru blogetan, behintzat, irakurri dut aipatuta. Testua PDFn eta elkarrizketa mp3n jaits daitezke, baina VPN instalatzen ez baduzue, soilik UPV/EHUko saretik; zuena WiFin konektatuta edo ordenagailu gelakoa. Is in english, nouscky.

2011-11-12

Tutoretzaz

Hurrengo gaian hasi behar dugu, tutoretzaren inguruan jardungo dugu eskolak amaitu arte.
Horretan hasteko, dokumentu batzuk erabiliko ditugu iparrorratz legez.


Testuak eta baliabideak

2011-11-09

Irakasleari elkarrizketa.

Dagoeneko gehienok egin diozue elkarrizketa irakasle onen bati.
Orain, lantzeko sasoian, klasean esandakoa gogoratuko dizuet hemen, zertzuk egin behar dituzuen-eta.

2011-10-28

Lehengo eguneko ariketako erantzunak

Galdetegian batutako erantzun batzuk dakarzkigu hona, irakasteko eta ikasteko moduez hausnartzeko.

Galderak bi dira: Irakasleak zer egin du ondoen? eta irakasleak zer egin du txarren?

2011-10-21

Modulu lana lantzeko testu batzuk

Egin beharrekoa:
Zuetariko lan-talde bakoitzak lau testu landu behar ditu, lau testu horiek nik eskainitako multzo batekoak izango dira (hiru testu multzo bakoitzean) gehi beste testu bat zuek aurkitutakoa eta ez nik hemen eskeintzen ditudanen artekoa. Laugarren testu hori zein den ere esan behar didazue, behean dagoen galdetegiaren bitartez.

Testuen bakarkako lanketa eginda ekarri behar duzue:

  • Ideia nagusiak eskeman edo ideia mapan eta testuan azpimarratuta (edo markatuta, on-line irakurtzen baduzue)
  • Sintesi testu laburra

Estekari sakatu testuak irakurri edo jaisteko

2011-10-19

Adimena, irakasle ibiltzea eta ebaluazioa (i)

Non ibili zareten ikasle, galdetegi horixe bete beharko duzue:
Adimen anitzez ikasi behar bazenuen, egin klik hemen.

Ikasle ibili bazara adimen emozionalaren inguruan, egin klik hemen.

Ez ezazu ahaztu autokritikaren emaitza zure blogean ipintzea. Zuk zer hobetu behar duzun, hori zuk esanda; zure ikasleek esanda, zer egin duzun ondo.

2011-10-18

Adimenez egindako lan kolaboratiboak

OHARRA
--- ORAIN ESTEKAK KENDUTA DAUDE, ariketarekin amaitutakoan ipiniko ditut berriro.----

Gaur lan kolaboratiboak egiten ibili gara (edo horretan ahalegindu gara, behintzat).


Emozionala Anitza
31    31em        31ani
32    32em        32ani

ikasleek ulertutakotik
31A 31a-em   31a-ani

2011-10-08

Adimenen gaineko lanez

Agindu baino egun bat beranduago, hemen datoz lanak egiteko irizpide batzuk.
Dakizuen moduan, adimen anitzez edo adimen emozionalaz egin behar duzue lana, egokitu zaizuena.
Lan honek ikuspegi nagusi bi ditu, helburua ulertzeko orduan: alderdi batetik, eduki hutsena; bestetik metodologiarena.

2011-10-06

Hezkuntza sistema anakronikoa omen

Hemen segidan uzten dizuet lehengoan ikusi genuen bideoa.
Hortik eratorritako lanen ingurukoak bihar ipiniko ditut. Edo ahaleginduko naiz egiten, behintzat.

 Testua


La educación es anacrónica, Redes telesaioko  87. saioa.

2011-09-28

Lanak aurkezteko protokoloa

Lanak aurkezteko orduan kontuan edukitzeko gauza (minimo) batzuk bete behar dituzue.

Izenpetu:
  • Mezua
  • Artxiboa
  • Lana
Idaztean:
  • Ortografia zuzentzailea erabili.
Baskongadetako gobernuaren web gunean zenbait.
Zuzentzean:
  • Ez aurkeztu idatzitako guztia.
Horrek esan nahi du 300 berbako idatzia aurkezteko ez dela 300 berba idatzi behar. Ganorazko idatziak soberakinak kenduta behar ditu. Eta ganoraz idazteak soberakinak ere sortzen ditu. Solik on-ona aurkeztu.
  • Ez idatzi irakasleak irakurri nahi duena.
  • Iritzia ematen ari zaren idatzian "nire ustez", "nik uste dut" eta horrelakoak sobran daude.

Idatzitakoan:
  • Irakur dezala beste batek. 
  • Nork irakurri duen izenburuaren azpian idatzi
Bidaltzeko orduan:
  • Testu luzeak “serif” erako tipografiaz idatzi behar dira, irakurgarritasunaren mesedetan.
    • Georgia
    • Times
    • ...
  • Dokumentuaren izena eta e-Mailaren gaia era honetara:
Taldea Lana Izen-abizenak
Esate baterako: 33 Irakaslearen eginkizunak Juan Jose Otegi.pdf

Lanak, beraz, horrelako itxura edukiko du:

2011-09-27

Être et avoir filma lantzeko gida


Ser y Tener izenez merkaturatu zen Espainiako merkatuan film dokumental hau.
Irakaslearen paperera hurreratzeko oso film interesgarria.

  • Sinopsi laburra
    • Eskolaren ezaugarriak (inguru sozio-kulturala)
    • Nolakoa da ikasleria
    • Lantzen diren edukiak eta metodologia
    • Ikasgelaren ezaugarriak
  • Irakaslearen ezaugarriak
    • Ikasleekiko jarrerak
    • Pertsonalitatea
    • Ikasleekiko jarrera
    • Irakaskuntzaz gain, zertzuk lantzen ditu?
  • Ikasleekiko harremana
    • Nola gauzatzen da?
    • Gelako giroa
    • Nola motibatzen ditu?
    • Nola eragiten die lan?
    • Nolako estrategiak darabiltza?
  • Familiak
    • Nolako hartu-emanak eragiten ditu?
    • Nola eragiten die kolaboratzea?
  • Zer eragin nahi die?
    • Ohiturak
    • Balioak
    • Ikaskuntzak
    • Jarrerak
  • Zure iritzi eta eranskin kritikoa.

2011-09-16

Umeek nola ikasten duten

Lehenengo eskolan ikusi(ko) dugun bideoa



Ikusi eta geroko galdera nagusia: Irakasleek zer egin behar du?