2013-10-06

Irakasle lanaren eta hezkuntza publikoaren irudiaz

Aurreko ostegunean irakasle lanaren eta hezkuntza publikoaren irudiaren inguruan jardun genuen, Madrilen aurton egin diren oposizioen aitzakian; horretarako erabili dudan materiala nahi izatera, segidan:
Ezagutza orokorren gaineko azterketa hemen. Horkoak dira klasean erabili ditugun galderak.

Bideo bi ipini genituen; bata TVEkoa, hurrengoa.
Bideo hori analizatzeko hainbat ikuspegi erabil daitezke, guk erabili ditugunak honakook dira:
  • Non grabatu zuten Madrileko Komunitate Autonomoko presidentea? Aurrez prestatuta egon da galderei erantzuteko?
  • Non grabatu dute sindikatuetako ordezkaria? Aurrez prestatuta egon da galderei erantzuteko?
  • Hezkuntza publikoaren zein irudi zabaltzen du berri horrek? Berria emateko moduak eragiten du?
Bigarren bideoa El Pais televisiónekoa egunkari horretako berri batean txertatuta dago. Osorik hemen.

3 iruzkin:

  1. Oraindik ez gaituzu "Zero Zeroak" sartu klaseko Blogean. Sartuko gaituzulakoan.Mila esker.

    ErantzunEzabatu
  2. gure elbidea (http://zerozeroak.blogspot.com.es/ )

    ErantzunEzabatu
  3. Eskerrik asko, Nelson.
    Oraindik pilo bat blog ez daude klaseko zerrendan (epea pasatuta aurkeztutako guztiak).
    Hori automatizatu gabe daukat, Googlek GoogleReader jubilatu duenetik. Zuona sartu dut.

    elbidea hatxez hidazten dah, eldu + bideha da-eta ;)

    ErantzunEzabatu