Ikasgaian landu behar ditugun gai nagusien artean lan nagusi batzuk daude, berau duzu bat.
Helburua
Zuk irakasle on bat sakon ezagutzea. Ahal den neurrian, irakasle miresgarria.- Nor: Irakasle ona izeneko lanean irakasle zehatz bat (gutxienez) deskribatu baduzu edo buruan erabili baduzu, horixe. Horrela egin ez baduzu, pentsa nor den irakasle miresgarria, irakasle zarenean noren modukoa izan nahi zenukeen... ba, horixe.
- Nor ez: aita edo ama, hurbil dudan bat edo bat, pisukidearen ahizpa, koadrilako irakasle hura...
- Beste ezaugarriren batzuk: a) Ahaleginez, irakaskuntzan urteak daramatzana izan dadila. b) Ahaleginez, zuk aritu nahi zenukeen arloan ari dena. c) Derrigorrezko Hezkuntzan ari dena (ez begirale, ez musika-eskolako irakasle, ez bertso-eskolakoa...)
Metodologia
Berori ezagutzeko teknika sakoneko elkarrizketa (1) izango da. Ezaugarri batzuk:- Iraun dezala, ahaleginez ordubete inguru edo gehiago. 40 minututik beherakoa bada, oso zaila izango da ganoraz ezagutzea eta ganorazko lana egitea.
- Helburua irakasle hori ezagutzea da, ez galdetegi bat erantzutea.
- Ingurua: saia zaitez egoera erosoan egiten. Kafe bat edo zerbeza bat tartean egotea lagungarri izan daiteke.
- Grabatu: grabatzea hobeto; oraindik hobeto, grabagailuak zenbat denbora daraman ikusteko aukera ematen badu (oharrak hartzeko orduan erreferentzia egiteko).
- Berdin dio elkarrizketa euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo galegoz egiteak . Irakasleak miresgarria izatea dauka.
Aurkeztu beharreko lanak:
- Elkarrizketa egitean, sarrera bat taldeko blogean.
- Gaitasun Komunikatiboa ikasgaiarekin batera landuko dugun azalpen testua.
- Urriaren 29ko astean klasean aginduko dudan talde-lana (bakoitzaren elkarrizketan oinarrituta)
Elkarrizketa egindakoan egin beharreko sarrera
Horretan azalduko duzue irakaslearekin izandako elkarrizketa horretan nola ibili zareten. Ikuspegi subjektibotik.Sarrera hori egindakoan ariketa txiki bat aginduko dizut.
Azalpen testua. Gaitasun Komunikatiboa ikasgaiarekin batera egitekoa.
Azaroaren 2an aurkeztu beharrekoa. Paperean eta e-Mailez (kopia bat bideratuko dut beste irakaslearen helbidera)
46-03 Irakaslearen begietatik Izen abizenak
Jakina, zenbakiak, taldeari dagozkionak
Azalpen testu bat idatzi beharko duzue irakaslearen ikuspegitik. Gaia aukerakoa da , irakaslearekin izandako bizipenek bideratua, beti ere.Egin beharreko talde lana
Egin beharreko ariketa txiki horretan oinarritutakoa (berez, elkarrizketa handi hartan oinarritua). Klasean azalduko da.Elkarrizketaz
Printzipioz, hilaren 22tik hilarren 26ko astean egin behar litzateke.Elkarrizketa egiteko galdetegia/gaitegia eraman beharko duzu, jakina. Hori prestatzen hastea izan behar zen gaurko ariketetariko bat. Beraz, ahalegindu zaitez aukeratu duzun irakasleari egokitutakoa idazten. Ekarri ahal izanez gero, hobeto, horren gaineko kritika egiteko.
Galdetegia erabat zabala da, baina nik sartu beharreko bost ideia ere emango dizkizut.
Irakasle bizitzan bizi izandako gauzarik politena eta gauzarik zailena.
Galdera hori hasieratik hurbil egiteko modukoa da.Nola gainditu dituen zein egoera zail.
Holakoa kontatzea lortu behar duzu: bizi izandako egoera zailen bat deskribatzea eta bertatik nola irten den.Funtsezkoa da egoera zail hori gaindituta izatea hiru arrazoiengatik.
- Egoera zaila deskribatzeaz gain, gainditzeko bidea eta modua ere kontatu behar baitizkizu.
- Oraindik egoera kritiko horretan badago, irakaslea izatearen poza eta bizipenei aurre egitearen garrantzia transmititu beharrean, atsekabea eta irakaslea izatearen pisua transmitituko dizkizu. Zaindu zure burua ere.
- Bizi dituen zailtasunetan ardaztuko balu bere pentsamendua, bere ondotik zoazenean baliteke txarto sentitzea. Zaindu irakasle on hori.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina