2012-10-12

Etengabeko formazioa

Batez ere 47 taldekoentzat, atzo horretan aritzea egokitu behar zitzaigulako. Besteontzat gomutagarri.
Ikasgaian landu behar ditugun gai nagusien artean lan nagusi batzuk daude, berau duzu bat.


Helburua

Formazio informalean trebatzea, zuek irakasleak zaretenean etengabeko formazioan aritu behar delakoan.
Horretarako taldearen intereseko gai batean ikasi eta trebatu behar da.

Metodologia

 Taldean landu beharreko interesgune bat aukeratu behar duzue eta horri buruz ikasi ahalik eta gehien. Gaiari buruz berba egiteko eta gaitik eratorritako jakintzak zuen bizitzako egoera zehatz batean erabiltzeko.
Gaia era zabalean aukeratu behar bazenuke ere, hemen zerrenda itxi bat emango dizuet zuek aukeratzeko. Beste gairen bat interesatuz gero, berbatu dezakegu.
Gai bakoitzean talde bi baino ez daitezke egon.
Saiatu ikerkuntza Diigo erabiliz antolatzen.

Aukerako gaiak.
  • Adimen emozionalaren teoria.
  • Adimen anitzen teoria.
  • PLE
  • Gatazkaren kudeaketa (talde bakarra).
  • Taldearen teoria.
  • Hedabide eta publizitatearen kontsumoa.
  • ... zuen interesen araberako proposamenak

Aurkeztu beharreko lanak

Sarrera bat blogean

Sarrera horretan erakutsi behar duzue zertan datzan gaia.
Iturrietarako estekez, bideoz eta bestelako argigarriz hornitu behar duzue.
Iparra: norbaitek gai hori landu nahi balu eta zuen sarrera hori aurkituko balu, zorte handi-handia duela pentsa behar luke.

Talde txikian ikasitakoaz irakatsi (mintegia)

Zehaztuko dugun egun batean talde / mintegi txikietan ikasitakoa elkarri irakatsiko diozue.
Gogoan izan:
  • Helburua irakastea izango da eta ez txapa botatzea edota zenbat ikasi duzuen erakustea.
  • Etorri beharreko eguna izango da, ezin etortzea suertatuz gero, aurretik abisatu behar da.
  • Taldeko bakar bat egongo da mintegi bakoitzean.
  • Jarduna ebaluatuko da.

Hormairudia

Hurrengo klase batean azalduko dugu gehiago. Mintegi horretan erabiltzeko euskarri bat, fisikoa edo digitala.

Esku-hartze / erabilerarako plan bat.

Ikuspegia aukeratutako gaiak aldatuko du.
Ikasi den gai horren erabilera praktikoa zuen bizitzetan ardaztuta. Aurrez aurre eta talderik talde pentsatu beharrekoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina