2014-09-23

Bloga (Bloggerren) sortzeko bidea

Eta ikasgaian erraz erabiltzeko ohar pare bat ere bai.


Jakina, ez dago inongo derrigortasunik Bloggerren egiteko; baina, horixe ikusten dudanez errazen, denontzako erabilgarriena izan daitekeelakoan erakusten dizuet.
Googleko barne arauak direla eta, zure blogaren helbidearen azken letrak .es izango dira (es-paƱa). Nonbaiteko mina eragiten badizu horrek edo beste zerbaitek, baduzu aukera beste toki batzuetan ere egiteko.

Baldintza bakarra:
  • Kontuan izan nik iruzkinak egiteko bideak ez duela oztoporik izan behar.
Gainera, toki ona eta erabilgarria aurkitzen baduzu, konparti dezakezu(e) taldekideekin.

2014-09-22

Talde berriak

Taldea egindakoan, hau bete behar duzue eta datorren klasera ekarri.
Jakina, PDF bat denez, inprimatu beharko duzue.

2014-09-12

Irakasleak ikasleak "ezagutzeko"

"Ezagutzeko" diot, berez, sailkatu eta gutxi gehiago egin ahal izango dut. Baina, hori, behintzat egin behar dugu elkar ezagutzen hasteko.
Sartu web orri honetan eta bete inprimakia. Izan ezazu kontuan hasi eta amaitu beharrekoa dela, beraz, 15 edo 20 bat minutu ez badituzu, utzi geroko. Erantzunak datorren hilaren 17an batuko ditut eta eurak hartuko ditugu bertaratze agiritzat.

136 desberdin talde bitan. Lehenengo hurbilpena.