2013-10-31

Etengabeko Hezkuntzaren haritik...

...zapaturako aurkeztu beharreko lana (ideia mapan "ostegun" etiketapean agertzen dena).
Helburu nagusia zera da: bat edo batek horren gaineko informazioa euskaraz aurkitu nahi balu, zuena aurkitzean zorte oneko sentitzea

2013-10-29

Etengabeko Hezkuntzaz eta formakuntzaz

Ederto ikasi duzuenez gehienok, irakasleak etenik gabe segitu behar dute formakuntzan, behin graduatu eta gero ere.
Oraingoan datorren ate bietan horretan arituko zarete, horretarako ezagutza eremua zuok aukeratu beharko duzue eta gero landu eta klasekideak horren gainean formatu ere bai.
Horretarako hemen duzue erabiliko dugun denbora lerroa.

2013-10-24

Azalpen testuaz

Bat edo batek idatzi dit gaiaren gainean itaunduaz; berarentzako erantzuna askoren intereseko izan daitekeelakoan, hemen:

4. diapositibak  dio:
Zu irakasle-ikasketetan ari zarenez, lanbidearen inguruko ikuspegi bat eraiki duzu.
Horixe oinarri hartuta, idatzi behar duzu artikulu bat irakaskuntzan aritzea nolakoa den azaltzen duena, batxilergoko ikasleek orientazioko saioetan irakurriko dutena.
 Horrek esan nahi du gaia irakaskuntza-lanbidea dela, ez zehazki irakasle horrek kontatutakoa edota irakasle ona nolakoa behar lukeen. Zer da / nolakoa da irakaskuntzan aritzea? galderari erantzuten ahalegindu behar duzu. Jakina, irakasle miresgarriak kontatutakoak balioko dizu zuri hori irudikatzeko. Gainera, ideiak elkarrekin konpartitzen badituzue taldean (teorian kontzeptu mapa eta blogeko sarrera egiteko egin beharrekoa), elementu gehiago izango duzue irakaskuntza-lana irudikatzeko.
Helburua ikuspegi orokorragoa eraikitzea da, bizipen zehatzetatik urrundu ikuskera zabalagoa lortzeko.

Adibide bat balio dionarentzat: azaldu zer den gaztea izatea gaur egun EHko zure eskualdean esango bagenu,  zure bizi esperientziak irudia eraikitzeko balioko lizuke. Baina nekez kontatu behar zenuke zure bizipenik, ez bada orokortasun baten adibide prototipikoa; eta agian, daturen bat eskualdeko egunkarian ere aurkitu beharko zenuke, edo galderaren bat gehiago egin beste norbaiti... Ba, berdintsu, zure etorkizuneko lanbideaz.

2013-10-23

Irakasle batekin egotetik irakaskuntzaren ulerkuntzara

Grebalari eta puenting zaleon iparrorratz, hona asteon landu beharrekoa eta datorren astean aurkeztu beharrekoa:

  1. Asteon blogean sarrera libre bi egin beharrik ez dago.
  2. Asteon egin behar dira taldeko sarrera bi, irakaslearekin izandako elkarrizketarekin lotutakoak:
    1. Talde gogoeta bat. Eskergarria da horretan, zertan formatu beharra duzuen identifikatzea (datorren astekoarekin lotuta dago)
    2. Taldekide guztion artean ikasitakoen kontzeptu-mapa bat egin behar da
    • Horiek argitaratzeko azken eguna ostirala da
    • Klasean hori bideratzeko egin dugun dinamika uler dezakezu diapositibotan
  3. Datorren hilaren 31n aurkeztu beharreko lanaren berri ere eman dut:
    1. Lana banakakoa da, ez taldeka edo bikotekakoa.
    2. Lanak 350~400 hitz inguruko luzeera izan behar du.
    3. Badakit nire diapoetan "ikasle" irakurriko duzuela eta IƱakik "jainko" esan duena; jainkoaren ikuspegitik idatzi behar duena zeu zara, irakaslegaia (irakasle estudiatzen ari den ikaslea).
    4. Lanaren gaineko beste ohar batzuk
      1. 350 hitz aurkeztu behar baduzue, 500 bat idatzi 8eta garbitu)
      2. Ikaskide batek irakurri behar du eta oniritzia eman, hobetzen lagundu eta gero. Ikaskide hori ere identifikatu behar da lanean. Egilea eta irakurlea identifikatu behar dira.
      3. Ortografia zuzentzailea pasatu gabekorik ez dut irakurriko.
      4. Kopia bi paperean (irakasleko bat)
      5. PDFn eMailera bidalita

Klasean erabili ditudan diapositibak segidan

2013-10-11

Kontzeptu mapak eta teknologia berriak

Horren gainean ibili ginen atzoko eskolan. Jon bati agindu nion moduan, klasean aipatutako gauzak ekarriko ditut, horretarako beste ikasgai bateko blogera lotura hemen.
Ondo igarriko zenutenez, teknologiaren gaineko interesa dut eta, horixe dela-eta, teknologia berri baten inguruko bideo bat ere hemen (ezagutza partekatu eta lantzeko egokia dela frogatzeko dago, baina oso itxura ona du).
Ondo pasatu astebuuruan

2013-10-06

Irakasle lanaren eta hezkuntza publikoaren irudiaz

Aurreko ostegunean irakasle lanaren eta hezkuntza publikoaren irudiaren inguruan jardun genuen, Madrilen aurton egin diren oposizioen aitzakian; horretarako erabili dudan materiala nahi izatera, segidan:

2013-10-02

Pigmalionetik hona

Artikulu bat izango duzue gaurkoan hausnartzeko, Pigmalion efektuaren aitzakiaz Robert Rosenthalek egindako hezkuntza-esperimentu baten inguruan.

2013-10-01

Irakasle batetik irakaskuntzara

Oraingoan lan berri batekin hasiko gara. Irakasle miresgarri bat sakonago ezagutzea izango da zuen lehenengo pausua eta azkena irakaskuntza lanaz pentsatzen duzuna idaztea.
Elkarrizketa bideratzeko orduan, hauek izan behar dituzue kontuan (behean berriro).
Lan osoaren ikuspegi orokorra egin dezazuen hurrengo denbora-grafikoa prestatu dut [*]