2011-11-29

Kritikotasuna Espainiako prentsa irakurtzean

Interneten nabilela, hau agertu zait. Hor agertzen da Espainiako prentsa guztiaren atzeko kapitala norena den; beraz, nork ordaintzen duen idatzi dutena idazteko, guk gero irakurtzeko. Sarri, nire ustez, zuetako batzuek ahazten duzuena.

"España" dio, baina Euskal Herrikoen artean Le Journal du Pays Basque ere sartu dute!

Elkarrizketan gogoan izan beharreko zenbait

Klasekide batek eskatu bezala, hemen dituzue gaurko diapositibak.
Hala ere, ez ahaztu hauek baino zatia garrantzitsuagoak direla aurreko postean idatzitakoak.

2011-11-24

Tutoretza familiarekin

Dakizuenez role-playing eran antolatu dugu gure hurrengo egitekoa.
Berorren gaia tutoretza da, tutoretza familiarekin. Bereziki, elkarrizketa.
Elkarrizketa hori grabatu behar duzuena badakizue, baina, zer eta nola antolatu eta zergatik:

2011-11-14

Bulego aldaketa

Nirekin kontaktuan paratu nahi izanez gero, bulegoa eta telefonoa astean aldatuko ditut.

Buelgoa beheko solairuko PDI 02 da.
Telefono zenbakia, berriz: 94 501 34 22.

Oraindik ez dakit noiz aldatu ahal/behar izango dudan, baina laster batean izango dena bai.

2011-11-13

Modulu lana dela eta

Hona dakarkizuet pare bat bideo eta testu bat.


Lehenengo bideoa ezin txertatu daiteke eta bigarrena bai, ez dut egin garrantzi handiagoa ez emateko bigarrenari.
  • Testua Science aldizkarikoa da, The Pseudoscience of Single-Sex Schooling, klaseko hiru blogetan, behintzat, irakurri dut aipatuta. Testua PDFn eta elkarrizketa mp3n jaits daitezke, baina VPN instalatzen ez baduzue, soilik UPV/EHUko saretik; zuena WiFin konektatuta edo ordenagailu gelakoa. Is in english, nouscky.

2011-11-12

Tutoretzaz

Hurrengo gaian hasi behar dugu, tutoretzaren inguruan jardungo dugu eskolak amaitu arte.
Horretan hasteko, dokumentu batzuk erabiliko ditugu iparrorratz legez.


Testuak eta baliabideak

2011-11-09

Irakasleari elkarrizketa.

Dagoeneko gehienok egin diozue elkarrizketa irakasle onen bati.
Orain, lantzeko sasoian, klasean esandakoa gogoratuko dizuet hemen, zertzuk egin behar dituzuen-eta.