2014-10-27

Txostenerako txantiloia -Etengabeko hezkuntzaz-

Hemen har ditzakezue txostena aurkezteko txantiloiak. Betiko legez, .ott formatu libre eta irekian edo Bill Gatesek jabetza duen .dot formatu itxi eta sozialki garestian.
Gogoratu ideiak nondik hartzen dituzuen aipatu behar duzuela eta aipamenok APA arauen araberakoak izan behar direla.

2014-10-13

Egin duguna ebaluatu beharra

Irakasleak ebaluatu eta kalifikatu egiten duena badakizue (eta sufritu ere bai). Oraingoan zuek ebaluatzaile, baina ebaluazio tresna aurrez emandako errubrika bat duzue, hauxe:

Hemen zehatz ikusteko.

Ebaluatu behar duzuena oraingo gaitasun hauek dira:

  • Edozein ekintza sozialek aldatzen gaituela adieraztea, gizartearen partaide kontzientea izateko.
  • Giza jardunaren ondorioz ohiturak barneratu eta ikaskuntzak gauzatzen direla jakinaraztea, ikaskuntza prozesuaren aktibotasunaz jabetzeko.
  • Bizipen baten inguruko elementuak zehaztea, bizipenek eurek dituzten aldagaien gaineko hausnarketa egiteko.
  • Aktiboki parte hartzea gauzatu beharreko proiektuetan, norberaren interes eta ardurak uztartzeko.

-----
Amaitutakoan bigarren round bat (*)

2014-10-09

Zer ikasi dudan / zer ikasi dugun

Egunotan zuon intereseko gai baten inguruan ikertzeko esan dizuet, zer egin behar zenuten ez, baina.
Orain, lehenengo egitekoa, egiteko bikoitza:

  1. Taldekideei kontatu
  2. Mezu bat idatzi behar duzu blogean horixe kontatuaz.
  • Mezu horren egitura:
    • Zer ikasi dudan kontatuko dut / zer ikasi dugun... (aurretik jakin ez dudana, jakina)
    • Zer egitera eramango nauen horrek (aurretik egiten izan ez dudana, jakina)
    • Zeren bitartez ikasi dudan (egitura libreko tartea)
      • Baliabideak,
      • Zer eginaz ikasi dudan
      • Zerk bultzatu nauen horretan ikertzera
      • Zer eragin dien taldekideei 
      • ...
  • Mezuaren izenburua zuk erabaki, ez dadila izan zer ikasi dugun edo ikasi duguna
Astelehenean goizeko 9etan argitaratuta behar du.

2014-10-08

Irakasle begiez. Elkarrizketan oinarritutako lana

Azalpen testua. Gaitasun Komunikatiboa ikasgaiarekin batera egitekoa.




Osorik [1]
Urriaren 29an aurkeztu beharrekoa. Paperean irakasleei kopia bana eta e-Mailez PDFn, emailearen gaia (subject) eta PDFaren izena berberak izango dira.
08.02 31A  Izen Abizenak - LanTaldea
Jakina, zenbakiak, taldeari dagozkionak... eta Izen Abizenak hitzak zuen izen abizenez ordeztu behar dituzue eta LanTaldea lan taldearen izenez

Azalpen testu bat idatzi beharko duzue.
Testua idazteko txantiloiak dituzue hemen, bata .ott formatuan, kapitalismoaren logikatik aparte garatutako software libre ireki eta dohainekoa erabiltzeko -LibreOffice, OpenOffice...- eta .dot formatuan kapitalismoak eskaintzen eta ohitu gaituen testu prozesatzaile zabaldu eta garestia erabili nahiago dutenentzat -MicrosofWord-.

2014-10-01

Galerazitako hezkuntzaz-eta

Aste pedagogikoaren aitzakiarekin sosegatuago film motibagarri (?) bat ikusten hasiko gara. Interesgarria, ezbairik gabe, hezkuntzan aritu behar duenarentzat, alde zein kontra paratzeko bada ere. LEP filmaren web orria hauxe duzu eta nire YouTubeko kanalean baduzu zatiketa bat ikusten segitzeko, hala nahi izanez gero.

 

Jakina, honetan ez genuke geratu beharko. Ikusi eta gero, aurkitu egiten zaion kritikaren bat edo beste eta irakurri.