2011-09-28

Lanak aurkezteko protokoloa

Lanak aurkezteko orduan kontuan edukitzeko gauza (minimo) batzuk bete behar dituzue.

Izenpetu:
  • Mezua
  • Artxiboa
  • Lana
Idaztean:
  • Ortografia zuzentzailea erabili.
Baskongadetako gobernuaren web gunean zenbait.
Zuzentzean:
  • Ez aurkeztu idatzitako guztia.
Horrek esan nahi du 300 berbako idatzia aurkezteko ez dela 300 berba idatzi behar. Ganorazko idatziak soberakinak kenduta behar ditu. Eta ganoraz idazteak soberakinak ere sortzen ditu. Solik on-ona aurkeztu.
  • Ez idatzi irakasleak irakurri nahi duena.
  • Iritzia ematen ari zaren idatzian "nire ustez", "nik uste dut" eta horrelakoak sobran daude.

Idatzitakoan:
  • Irakur dezala beste batek. 
  • Nork irakurri duen izenburuaren azpian idatzi
Bidaltzeko orduan:
  • Testu luzeak “serif” erako tipografiaz idatzi behar dira, irakurgarritasunaren mesedetan.
    • Georgia
    • Times
    • ...
  • Dokumentuaren izena eta e-Mailaren gaia era honetara:
Taldea Lana Izen-abizenak
Esate baterako: 33 Irakaslearen eginkizunak Juan Jose Otegi.pdf

Lanak, beraz, horrelako itxura edukiko du:

2011-09-27

Être et avoir filma lantzeko gida


Ser y Tener izenez merkaturatu zen Espainiako merkatuan film dokumental hau.
Irakaslearen paperera hurreratzeko oso film interesgarria.

  • Sinopsi laburra
    • Eskolaren ezaugarriak (inguru sozio-kulturala)
    • Nolakoa da ikasleria
    • Lantzen diren edukiak eta metodologia
    • Ikasgelaren ezaugarriak
  • Irakaslearen ezaugarriak
    • Ikasleekiko jarrerak
    • Pertsonalitatea
    • Ikasleekiko jarrera
    • Irakaskuntzaz gain, zertzuk lantzen ditu?
  • Ikasleekiko harremana
    • Nola gauzatzen da?
    • Gelako giroa
    • Nola motibatzen ditu?
    • Nola eragiten die lan?
    • Nolako estrategiak darabiltza?
  • Familiak
    • Nolako hartu-emanak eragiten ditu?
    • Nola eragiten die kolaboratzea?
  • Zer eragin nahi die?
    • Ohiturak
    • Balioak
    • Ikaskuntzak
    • Jarrerak
  • Zure iritzi eta eranskin kritikoa.

2011-09-16

Umeek nola ikasten duten

Lehenengo eskolan ikusi(ko) dugun bideoa



Ikusi eta geroko galdera nagusia: Irakasleek zer egin behar du?