- 11.02 46.01 TaldearenIzena
2013-11-19
2013-11-12
Tutoretzaz (I)
Tutoretza gaia gai nahikoa sakona da. Guk gure lanketa pare bat azpiataletan ardaztuko dugun arren, ikuspegi orokorra ere garatu beharra dago, ardatzak zeren ardatz diren ulertze aldera. Horretarako segidan datorren galdetegia erantzunda ekarri behar duzue asteazkeneko klasera (hilaren 13kora), bakoitzak berea paperean inprimatuta.
Horretarako baliabiderik onena Google orojakilea duzu; hala ere, gomendio bi ere emango dizkizut (baskongadetako Hezkuntza saileko web orrikoak eta euskaraz eurak).
Horretarako baliabiderik onena Google orojakilea duzu; hala ere, gomendio bi ere emango dizkizut (baskongadetako Hezkuntza saileko web orrikoak eta euskaraz eurak).
Gomendioak
- Hezkuntzako web orrira joan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/
- Erdaraz agertzen bazaizu, euskaraz ipini edo beheko azalpenen itzulpena egin.
- Erdiko panelean aukeratu Hezkuntza Berriztatzea.
- Jarraitu beharreko ibilbidea hau da: Hezkuntza Berriztatzea > Dokumentu eta argitalpenak > Beste eremu batzuk
- Hor behar aukera guztien artean bi izango dituzu oso onak egtin beharreko lana bideratzen hasteko:
- Tutoretza lehen hezkuntzan.
- OHrako tutoretza plana egiteko orientabideak. Lehen hezkuntza
Oharra
Bai, batez ere teknofiloek esan dezakezue ea zertarako idatzi dudan hori eta zergatik ez ipini zuzeneko estekak: Hezkuntza Saileko web orria ezagutzeko eta ikusten hasteko non dagoen zuek, agian, behar izango duzuen material asko eta asko.
2013-11-09
Mintegiko ebaluazioa
Hemen segidan dituzue ebaluazioa betetzeko inprimakiak. Erantzunak bidalitakoan gordeta geldituko dira eta niri iritsiko zaizkit.Behin hasitakoan amaitu behar duzu erantzuten.
2013-10-31
Etengabeko Hezkuntzaren haritik...
...zapaturako aurkeztu beharreko lana (ideia mapan "ostegun" etiketapean agertzen dena).
Helburu nagusia zera da: bat edo batek horren gaineko informazioa euskaraz aurkitu nahi balu, zuena aurkitzean zorte oneko sentitzea
Helburu nagusia zera da: bat edo batek horren gaineko informazioa euskaraz aurkitu nahi balu, zuena aurkitzean zorte oneko sentitzea
2013-10-29
Etengabeko Hezkuntzaz eta formakuntzaz
Ederto ikasi duzuenez gehienok, irakasleak etenik gabe segitu behar dute formakuntzan, behin graduatu eta gero ere.
Oraingoan datorren ate bietan horretan arituko zarete, horretarako ezagutza eremua zuok aukeratu beharko duzue eta gero landu eta klasekideak horren gainean formatu ere bai.
Horretarako hemen duzue erabiliko dugun denbora lerroa.
Oraingoan datorren ate bietan horretan arituko zarete, horretarako ezagutza eremua zuok aukeratu beharko duzue eta gero landu eta klasekideak horren gainean formatu ere bai.
Horretarako hemen duzue erabiliko dugun denbora lerroa.
2013-10-24
Azalpen testuaz
Bat edo batek idatzi dit gaiaren gainean itaunduaz; berarentzako erantzuna askoren intereseko izan daitekeelakoan, hemen:
4. diapositibak dio:
Zu irakasle-ikasketetan ari zarenez, lanbidearen inguruko ikuspegi bat eraiki duzu.Horrek esan nahi du gaia irakaskuntza-lanbidea dela, ez zehazki irakasle horrek kontatutakoa edota irakasle ona nolakoa behar lukeen. Zer da / nolakoa da irakaskuntzan aritzea? galderari erantzuten ahalegindu behar duzu. Jakina, irakasle miresgarriak kontatutakoak balioko dizu zuri hori irudikatzeko. Gainera, ideiak elkarrekin konpartitzen badituzue taldean (teorian kontzeptu mapa eta blogeko sarrera egiteko egin beharrekoa), elementu gehiago izango duzue irakaskuntza-lana irudikatzeko.
Horixe oinarri hartuta, idatzi behar duzu artikulu bat irakaskuntzan aritzea nolakoa den azaltzen duena, batxilergoko ikasleek orientazioko saioetan irakurriko dutena.
Helburua ikuspegi orokorragoa eraikitzea da, bizipen zehatzetatik urrundu ikuskera zabalagoa lortzeko.
Adibide bat balio dionarentzat: azaldu zer den gaztea izatea gaur egun EHko zure eskualdean esango bagenu, zure bizi esperientziak irudia eraikitzeko balioko lizuke. Baina nekez kontatu behar zenuke zure bizipenik, ez bada orokortasun baten adibide prototipikoa; eta agian, daturen bat eskualdeko egunkarian ere aurkitu beharko zenuke, edo galderaren bat gehiago egin beste norbaiti... Ba, berdintsu, zure etorkizuneko lanbideaz.
2013-10-23
Irakasle batekin egotetik irakaskuntzaren ulerkuntzara
Grebalari eta puenting zaleon iparrorratz, hona asteon landu beharrekoa eta datorren astean aurkeztu beharrekoa:
- Asteon blogean sarrera libre bi egin beharrik ez dago.
- Asteon egin behar dira taldeko sarrera bi, irakaslearekin izandako elkarrizketarekin lotutakoak:
- Talde gogoeta bat. Eskergarria da horretan, zertan formatu beharra duzuen identifikatzea (datorren astekoarekin lotuta dago)
- Taldekide guztion artean ikasitakoen kontzeptu-mapa bat egin behar da
- Horiek argitaratzeko azken eguna ostirala da
- Klasean hori bideratzeko egin dugun dinamika uler dezakezu diapositibotan
- Datorren hilaren 31n aurkeztu beharreko lanaren berri ere eman dut:
- Lana banakakoa da, ez taldeka edo bikotekakoa.
- Lanak 350~400 hitz inguruko luzeera izan behar du.
- Badakit nire diapoetan "ikasle" irakurriko duzuela eta IƱakik "jainko" esan duena; jainkoaren ikuspegitik idatzi behar duena zeu zara, irakaslegaia (irakasle estudiatzen ari den ikaslea).
- Lanaren gaineko beste ohar batzuk
- 350 hitz aurkeztu behar baduzue, 500 bat idatzi 8eta garbitu)
- Ikaskide batek irakurri behar du eta oniritzia eman, hobetzen lagundu eta gero. Ikaskide hori ere identifikatu behar da lanean. Egilea eta irakurlea identifikatu behar dira.
- Ortografia zuzentzailea pasatu gabekorik ez dut irakurriko.
- Kopia bi paperean (irakasleko bat)
- PDFn eMailera bidalita
Klasean erabili ditudan diapositibak segidan
2013-10-11
Kontzeptu mapak eta teknologia berriak
Horren gainean ibili ginen atzoko eskolan. Jon bati agindu nion moduan, klasean aipatutako gauzak ekarriko ditut, horretarako beste ikasgai bateko blogera lotura hemen.
Ondo igarriko zenutenez, teknologiaren gaineko interesa dut eta, horixe dela-eta, teknologia berri baten inguruko bideo bat ere hemen (ezagutza partekatu eta lantzeko egokia dela frogatzeko dago, baina oso itxura ona du).
Ondo pasatu astebuuruan
Ondo igarriko zenutenez, teknologiaren gaineko interesa dut eta, horixe dela-eta, teknologia berri baten inguruko bideo bat ere hemen (ezagutza partekatu eta lantzeko egokia dela frogatzeko dago, baina oso itxura ona du).
Ondo pasatu astebuuruan
2013-10-08
Modulurako aurkitutako helbideak
Google docs erabiltzeko ahalegina
46. taldekoek hemen egin klik eta dokumentu horretan sartu zureak (eta besteak begiratu)
47.taldekoek egin behar duzue klik honela:
46. taldekoek hemen egin klik eta dokumentu horretan sartu zureak (eta besteak begiratu)
47.taldekoek egin behar duzue klik honela:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)