Lan nagusion arteko bat hau duzue, banaka egin beharrekoa.
2014-09-24
2014-09-23
Bloga (Bloggerren) sortzeko bidea
Eta ikasgaian erraz erabiltzeko ohar pare bat ere bai.
Jakina, ez dago inongo derrigortasunik Bloggerren egiteko; baina, horixe ikusten dudanez errazen, denontzako erabilgarriena izan daitekeelakoan erakusten dizuet.
Googleko barne arauak direla eta, zure blogaren helbidearen azken letrak .es izango dira (es-paƱa). Nonbaiteko mina eragiten badizu horrek edo beste zerbaitek, baduzu aukera beste toki batzuetan ere egiteko.
Baldintza bakarra:

- Kontuan izan nik iruzkinak egiteko bideak ez duela oztoporik izan behar.
2014-09-22
Talde berriak
Taldea egindakoan, hau bete behar duzue eta datorren klasera ekarri.
Jakina, PDF bat denez, inprimatu beharko duzue.
Jakina, PDF bat denez, inprimatu beharko duzue.
2014-09-17
2014-09-12
Irakasleak ikasleak "ezagutzeko"
"Ezagutzeko" diot, berez, sailkatu eta gutxi gehiago egin ahal izango dut. Baina, hori, behintzat egin behar dugu elkar ezagutzen hasteko.
Sartu web orri honetan eta bete inprimakia. Izan ezazu kontuan hasi eta amaitu beharrekoa dela, beraz, 15 edo 20 bat minutu ez badituzu, utzi geroko. Erantzunak datorren hilaren 17an batuko ditut eta eurak hartuko ditugu bertaratze agiritzat.

136 desberdin talde bitan. Lehenengo hurbilpena.
2013-12-30
(ia) Azken notak
Horixe. Honen bitartez abisatzen dizuet orain arte nik ipini ahal dudan emaitza ipinita dagoela.
Zuzenean sartzeko klik
Azalpenak:
- Errebalidakoa: zuen nota faktore horrekin biderkatu dut (0,8 eta 1,2ren artekoa da)
- Amaiera/10: Ikasgaian egindakoa 0 eta 10 artean kalifikatu behar balitz, izango zenuketen emaitza
- Amaiera/8: 0 eta 8ren arteko kalifikazioa (benetan horrela ulertu behar delako)
- Eskolak: Azken notari gehitzekoa. Momentuz, Aranbizkarrakoak baino ez ditugu hartu; besteak hartu ahala ipiniko ditut.
- K1: Inork ez dauka ezer eta ezer ez du eukiko urtarrileraren 20ra arte, bizkorren.
- Azkena= Errebalidakoa/8 + Eskolak + K1
Zuzenean sartzeko klik
2013-12-11
2013-11-19
2013-11-12
Tutoretzaz (I)
Tutoretza gaia gai nahikoa sakona da. Guk gure lanketa pare bat azpiataletan ardaztuko dugun arren, ikuspegi orokorra ere garatu beharra dago, ardatzak zeren ardatz diren ulertze aldera. Horretarako segidan datorren galdetegia erantzunda ekarri behar duzue asteazkeneko klasera (hilaren 13kora), bakoitzak berea paperean inprimatuta.
Horretarako baliabiderik onena Google orojakilea duzu; hala ere, gomendio bi ere emango dizkizut (baskongadetako Hezkuntza saileko web orrikoak eta euskaraz eurak).
Horretarako baliabiderik onena Google orojakilea duzu; hala ere, gomendio bi ere emango dizkizut (baskongadetako Hezkuntza saileko web orrikoak eta euskaraz eurak).
Gomendioak
- Hezkuntzako web orrira joan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/
- Erdaraz agertzen bazaizu, euskaraz ipini edo beheko azalpenen itzulpena egin.
- Erdiko panelean aukeratu Hezkuntza Berriztatzea.
- Jarraitu beharreko ibilbidea hau da: Hezkuntza Berriztatzea > Dokumentu eta argitalpenak > Beste eremu batzuk
- Hor behar aukera guztien artean bi izango dituzu oso onak egtin beharreko lana bideratzen hasteko:
- Tutoretza lehen hezkuntzan.
- OHrako tutoretza plana egiteko orientabideak. Lehen hezkuntza
Oharra
Bai, batez ere teknofiloek esan dezakezue ea zertarako idatzi dudan hori eta zergatik ez ipini zuzeneko estekak: Hezkuntza Saileko web orria ezagutzeko eta ikusten hasteko non dagoen zuek, agian, behar izango duzuen material asko eta asko.
2013-11-09
Mintegiko ebaluazioa
Hemen segidan dituzue ebaluazioa betetzeko inprimakiak. Erantzunak bidalitakoan gordeta geldituko dira eta niri iritsiko zaizkit.Behin hasitakoan amaitu behar duzu erantzuten.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)