2013-09-08

Ikasturte honetarako ikuspegia asterik aste

Behean dagoen eskeman ikus dezakezue asterik aste eta eskolarik eskola zer egitea aurreikusten dudan. Baina ez dakigu hala egitea izango dugun ala ez; beraz, ulertu asmoa dela, ez besterik.
Bestalde, 46 eta 47. taldeek eskola egun desberdinak dituzuenez,  eskola bakoitzari buruzko informazioa duzue eta ez egun zehatzena.

Eta hemendik jaits dezakezu aurtengo syllabusa.

2012-12-29

Emaitzak errebalida kontuan izanda

Hemen klik eginda ikus ditzakezue, oraingoan NANeko azken zenbakiak eta emaitza baino ez.
Kontuan izan K1 moduluko lanak puntu biraino gehituko dizuela.

2012-12-17

2012-12-01

Modulu lana eta ikasgaia. Gutxienekoak

Egunotan hiru bat taldetatik antzerako galderak etorri zaizkit, batzuk sakontasun handiagoz eta beste batzuk azalekoagoak. Galdera horien erantzunak gehiagori baliagarri egingo zaizkiolakoan, hemen dituzue.

2012-11-30

Autoebaluazioaz

Zuen lanaren ebaluazioa zuok egiteko, zuen esku daukazue. Horretarako, ebaluatzen ikasi behar, baina.

2012-11-07

46. taldea - Mintegia

Azpitaldeak segidan datorren koadroan ikus ditzakezu, gero, ebaluazioari buruzkoak.

Modulu lanerako testuak

Talde bakoitzean lau testu irakurri eta landu behar dira, ikasgai honi dagokionean.
Testu horietariko hiru irakasleak emango ditu eta laugarrenak ikasleen bilaketaren ondorio izan behar du. Ikasleek aurkitutako laugarren testu horren ezaugarri garrantzitsuak:

  • Irakasleentzako argitalpen espezializatuetakoa izango da.
  • Luzeeran ez da motzagoa izango beste hiruretan motzena baino.
  • Beste hiruetako ikuspuntu beretik ez da egongo idatzita.
  • Hemen klik eginda, hirugarren testurako hautuaren berri eta laugarren testua aurkeztu behar da testua. Ahal den kasuetan, estekatuta.
  • Testu bakoitzaren kontzeptu nagusi / esanguratsuen zerrenda egin behar duzue hurrengo lanketarako; beti ere K1 modulu lanerako ari zaretela kontuan duzuela.

2012-11-02

Azalpen eta zehaztapen batzuk, “irakaslearen begietatik” lanari buruzkoak


Klaseak amaitutakoan zenbait ikasle hurbildu zitzaizkidan lanaren gaineko argibide gehiagoren bila, emailez ere beste zenbaitek idatzi dit antzerako zalantzekin. Galderon erantzunekin post bat prestatu dizuet hemen.
Horrela egituratu dut: Lehenik, post honetako zehaztapenen gaineko ohar eta ñabardura batzuk. Bigarrenik, idatzi behar duzuen ekintza komunikatiboaren deskribapena. Eta, hirugarrenik, aurkezteko bidea eta moduari buruzkoak.